Garaiko Udala
Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararekiko konpromisoa indartu du diru-laguntzen bidez

Euskararen erabilera eta ikaskuntza bultzatzea Amorebieta-Etxanoko Udalaren lehentasunetako bat izanik, aurten ere hiru dirulaguntza-lerro jarri ditu martxan, herrian euskararen presentzia areagotzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, Udalak  guztira 14.850,62 euroko aurrekontua bideratu du dirulaguntza horietara.

Lehen lerroa euskara ikasten ari diren herritarrentzako izango da, bigarrena euskararen erabilera sustatzen duten elkarteentzako, eta hirugarrena, berriz, komertzio zein ostalaritza establezimenduetan euskarazko errotuluak, webguneak edo irudi korporatiboa jartzeko dirulaguntzak dira.

Euskara ikasten ari direnentzako laguntzak

Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden eta 2024/2025 ikasturtean euskalduntze edo alfabetatze ikastaro batean parte hartu duten 16 urtetik gorako pertsonek eska dezakete dirulaguntza hau. Bai barnetegietan zein HABEk homologatutako euskaltegi publiko edo pribatuetan ikasitakoek izango dute laguntza jasotzeko aukera. Hala ere, ezingo dute dirulaguntza jaso Hizkuntza Eskola Ofizialean, IRALE edo IVAP programetan ikasten dutenek, ezta euren enpresen aldetik finantzaketa jasotzen dutenek ere.

Matrikula bakoitzeko gehienezko laguntza 300 eurokoa izango da, eta lerro honetarako 5.850,62 euro bideratu dira.

Euskararen alde lan egiten duten elkarteentzako laguntzak

Era berean, herrian zein herritarren artean euskara sustatzen duten elkarteen lana balioan jarri eta babestu nahi du Udalak, eta horren harira, 2025ean zehar euskara sustatzeko jarduerak egin dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduriko laguntza lerroa zabaldu du, 4.000 euroko aurrekontuarekin. .

Merkataritza eta ostalaritzarentzako laguntzak

Udalerriko komertzio eta ostalaritza-establezimenduek ere izango dute euskararen aldeko apustua saritzeko aukera. 2025ean zehar euskarazko komunikazio-ekintzak egin dituztenek, hala nola errotulu berriak jarri, webgunea sortu edo irudi korporatiboa diseinatu,  laguntza hau eskatu ahal izango dute.

Dirulaguntza-lerro honetarako guztira 5.000 euroko aurrekontua bideratu da.

Nola eta non eskatu dirulaguntzak?

Hiru dirulaguntza-lerroak eskatzeko epea zabalik dago jada, eta urriaren 28ra arteko epea izango da eskabideak aurkezteko. Eskaerak bi modutara aurkeztu ahal izango dira:

  • Aurrez aurre, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).
  • Online, udal webguneko tramiteen atalean: www.amorebieta-etxano.eus

Laguntza bakoitzak bere eskaera-orria izango du (webgunean zein HAZen eskuragarri), eta dagokion dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitzeko, HAZera deitu (946 30 00 02) edo haz@amorebieta.eus helbide elektronikora idatzi dezake.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados