Durango Berdintasuna
Amorebieta-Etxanoko Udala
Iurretako Udala
Durangaldeko Mankomunitatea Berba Lagun

Amorebieta-Etxanoko gazteek informazio bulego digital bat diseinatuko dute

Datorren urriaren 18an, Zelaieta Zentroa gazteen sormenerako gune bihurtuko da, Amorebieta-Etxanoko Udalak ZUOK proiektuaren baitan antolatutako Hackathoi jarduerarekin. Jardunaldia 11:00etatik 22:00etara egingo da, eta helburua da gazteentzako informazio digitaleko bulego bat diseinatzea; bulego digitala, iaz gazteek ZUOK programaren baitan egin eta eskatu zuten proposamena da.

Hackathoia herriko gazteek beraien behar eta interesetara egokitutako zerbitzu digital berria diseinatzeko prozesuan aktiboki parte hartzeko aukera berri gisa aurkezten da. Jardunaldian zehar, herriko gazteek Amorebieta-Etxanon dauden jarduera, baliabide eta aukerei buruzko informazioa modu errazean eskuratzeko informazio-bulego digital baten proposamena sortu eta garatu beharko dute.

5 eta 10 pertsona arteko taldeek elkarrekin lan egingo dute egun osoan zehar, eta komunikazio-tresnei eta MockUp-en (maketa digitalen) sorrerari buruzko prestakuntza jasoko dute. Jardunaldiaren amaieran, talde bakoitzak bere proiektua aurkeztuko dio epaimahaiari, eta proposamen berritzaileenak 1.000 euroko saria jasoko du.

“Hackathoiaren bidez, Amorebieta-Etxanoko gazteei beren ideiak adierazteko, kezkak partekatzeko eta euren beharrei erantzungo dieten irtenbideak diseinatzeko espazioak eskaintzen jarraitu nahi dugu. Eta hori elkarrekin egin nahi dugu, orain arte bezala, Arkalaz”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Nola parte hartu

Hackathoirako izen-ematea zabalik dago, baina plazak mugatuak dira. Interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek banaka edo 5-10 laguneko taldeetan eman dezakete izena, urriaren 15a baino lehen.

Plaza kopurua baino eskari gehiago badaude, aukeraketa egingo da, eta emaitza urriaren 16an jakinaraziko da.

Parte-hartze aktiboa

Udalak bultzatutako ZUOK programaren helburua da Amorebieta-Etxanoko programen eta zerbitzuen sorreran, gazte zornotzarrei ahotsa ematea, herriaren garapenean eta hobekuntzan laguntzeko. Arkalaz estrategiaren baitan, ZUOKek 18 eta 30 urte bitarteko gazteei hainbat jarduera eta saiotan parte hartzeko aukera eskaini die, aisialdia, prestakuntza, emantzipazioa eta enplegua bezalako gaiak jorratuz.

Orain arte, parte-hartzaileek proiektu zehatzak proposatu dituzte, hala nola kalistenia-parke bat sortzea eta gazteentzako bulegoa hobetzea — biak jada martxan daudenak. Horrelako ekimenen bidez, Udalak gazteen parte-hartze aktiboa sustatzeko eta euren inguruan eragina duten erabakietan protagonismoa emateko konpromisoa berresten du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados