Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

Amorebieta-Etxanoko euskaltegiak irailaren 1ean irekiko du datorren ikasturterako matrikulazio epea

udal-euskaltegia-amorebietaIkasturte berria ate joka dugun honetan, Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegiak jada aurkeztu du 2025/2026 ikasturterako programazio berria, euskararen ikaskuntzari dagokionean. Prestakuntza urriaren 1etik ekainaren 24ra eskainiko da, eta maila guztietarako ikastaro presentzialak (A1 – C1), online autoikaskuntza eta adinekoentzako, etorkinentzako eta gurasoentzako ikastaro bereziak egongo dira.

Aurrez aurreko ikastaroak taldeka emango dira arratsaldez: 8 ordu astean A1, A2 eta B1 mailetan (astelehenetik ostegunera), eta 6 ordu astean B2 eta C1 mailetan (astelehen, asteazken eta ostegunetan). Autoikaskuntza modalitatea ere eskainiko da, jarraipen pertsonalizatuarekin eta urtean 190 ordurekin.

Modalitate desberdinetarako matrikula irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik, eta maila egiaztatu ezin dutenek sarrera proba bat egin beharko dute irailaren 23an eta 24an. Ikastaroen prezioa 10 €tik 388,60 €ra bitartekoa da, mailaren eta formatuaren arabera.

Matrikulazioa

Matrikula formalizatzeko, ikasleek dagokion fitxa eta abonu-agiria aurkeztu beharko dituzte euskaltegiko idazkaritzan; horretarako epea irailaren 26an amaituko da, 13:00etan. Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta behin matrikula eginda ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.

Informazio zehatza eta formularioak udal webgunean edo euskaltegiko bulegoetan (San Pedro, 5) daude eskuragarri, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako: 94 673 20 26 edo euskaltegia@amorebieta.eus.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados