Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

Amorebieta-Etxanok Santiago Onaindia bekari lotutako jardunaldiak antolatu ditu

Amorebieta-Etxanoko Udalak jardunaldi bereziak egingo ditu otsailean Santiago Onaindia ikerketa bekari ikusgarritasuna emateko. Beka horrek, 1989tik, euskarazko ikasketa eta sorkuntza intelektuala bultzatzen ditu. Ekimen honekin, Santiago Onaindia zornotzar idazle eta ikertzaileari omenaldia egiten dio Udalak, bere heriotzaren 30. urteurrenean, eta kultura kritiko, sortzaile eta konprometituaren aldeko apustua indartzen du.

Bekaren jarduera herritarrei gerturatzeko, Udalak jardunaldi bereziak antolatu ditu. Aurtengo ekitaldiak Lourdes Iriondo izango du ardatz, XVIII. edizioko lan sarituaren protagonista: “Lourdes Iriondo, Bide-urratzaile. Literatura eta kantagintza aztergai”, Alex Gurrutxaga eta Lorea Jainagak egindako ikerketa.

Ikerketa horrek Lourdes Iriondoren lana balioan jartzen du; euskal musika modernoaren aitzindarietako bat izan zen, eta diktadura garaian euskarazko haur literaturako lehen egileetako bat. Lanak ikuspegi feminista eta kulturala erabilita berreskuratzen du bere ibilbidea eta nabarmendu egiten du emakume sortzaileentzat eta euskararentzat garai historikoki gogor batean egindako ekarpena.

Horregatik guztiagatik, jardunaldi hauek modu pluralean eta inklusiboan diseinatu dira, haur, gazte eta helduentzako proposamenekin:

  • 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin kontalari musikala, Lourdes Iriondoren abesti eta istorioetan oinarritua, bere figurara hurbiltzeko eta txikitatik euskarazko irakurzaletasuna eta musikarako zaletasuna sustatzeko. Otsailaren 7an izango da, larunbata, 12:00etan, haur liburutegian.
  • “Lourdes Iriondo, bide urratzaile” hitzaldiaAlex Gurrutxaga ikertzaile eta bekari esker argitaratutako liburuaren egilekidearen eskutik. Bertan, Iriondok euskal musika modernoaren aitzindari eta euskarazko haur literaturaren aitzindari gisa izan zuen papera aztertuko da. Otsailaren 10ean izango da, asteartean, 19:00etan, Zelaietako auditorioan, Santiago Onaindiaren heriotzaren 30. urteurrenean, eta omenaldiaren ekitaldi nagusia izango da.
  • “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” dokumentalaren proiekzioa, Zinemaldian estreinatu berri dena. Dokumentalak Lourdes Iriondok musikari, kulturari eta memoria historikoari ikuspegi feministatik eta sozialetik egindako ekarpena nabarmentzen du. Saioa otsailaren 11n izango da, asteazkenean, 19:00etan, Zelaietako auditorioan.

Horrez gain, otsailean zehar, liburutegiak Santiago Onaindia Bekaren bidez argitaratutako liburuak bilduko dituen erakusketa berezi bat hartuko du, Berbalapiko programaren baitan, “Santiago Onaindia beka, 36 urte euskal literatura ikertzen” goiburupean.

Udalak jardunaldi hauekin bat egitera deitu ditu herritarrak, Santiago Onaindiaren ondarea bizirik mantentzea eta  aldi berean euskal kultura indartzen jarraitzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados