Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorebieta-Etxanok Euskal Jaia ospatuko du larunbatean

Zutik taldea.

Datorren larunbatean, urriak 25, Amorebieta-Etxanok Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatuko du, euskal kultura, dantza eta musika protagonista izango dituen jai eguna. Aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, herriko kultur talde eta gizarte eragile ezberdinek antolatutako ekitaldiak familia osoarentzako egitarau zabala izango du herrian euskal ohitura eta tradizioak bultzatzeko helburuarekin.

Ekitaldi honek 15.000 € inguruko inbertsio globala du, Udalak guztiz bere gain hartuko duena eta, besteak beste, musika ekitaldiak, soinu ekipoak, aulkiak, mahaiak eta komunak instalatzen ditu. Horrez gain, Udalaren kontura izango dira ur-hornidura, egun horretarako behar diren hesiak jartzea edota eszenatokiaren muntaia.

11:00etan hasiko da Euskal Jaia, erraldoi, buruhandi, txistulari eta zanpantzarren ohiko dianarekin, eta ondoren inaugurazio ofiziala izango da, 11:45ean, txupinazoarekin eta “Agurra” dantzarekin. 12:00etatik 15:00etara musika emanaldi ugari izango dira, Amorebieta-Etxanoko Herriko Plaza eta kaleak alaituko dituztenak.

Zutik taldearen erromeria

Eguerdian, herri bazkaria egingo da Zelaieta Parkean, eta ondoren, musika bingoa eta Jonkass DJaren emanaldia. Arratsaldean, 16:30etatik 18:30etara, txikienek haurrentzako jolasak izango dituzte, eta 19:30etan, berriz, Eingo taldeak kale-emanaldia egingo du Luis Urrengoetxean.

Jardunaldia gaueko 22:00etan amaituko da Zutik taldearen erromeria batekin Zelaieta parkean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados