Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Amorebieta-Etxanok bere etorkizuna diseinatuko du parte-hartze prozesu berri batekin

Amorebieta-Etxanoko Udalak “Ametsetatik Herrira” ekimen parte-hartzaile eta estrategikoa jarri du martxan; ekimen honek helburu du herritarrekin lankidetzan datozen 10 edo 15 urteetan udalerriak nolakoa izan behar duen zehaztea. Hala, udal gobernuak bultzatutako ekimen honek udalerriaren etorkizunari buruzko hausnarketa partekaturako gune bat ireki nahi du, besteak beste, ondorengo galderei erantzuteko: nola bizi nahi dugun, zer zerbitzu eta gune behar ditugun, komunitate gisa zer erronkari egin behar diogun aurre eta nola ekin diezaiokegun gaurtik aurrera etorkizunari begira.

Proiektuaren izenak — “Ametsetik Herrira”— espiritu hori islatzen du: elkarrekin, Arkalaz, hurrengo belaunaldientzat amesten dugun Amorebieta-Etxano irudikatzea. Horretarako, prozesuak aurrez aurreko parte-hartze saioak izango ditu, baita online ekarpenak egiteko aukera ere, herritarren parte-hartze aktiboa errazteko eta ahots guztiak entzunak eta kontuak hartuak direla bermatzeko.

Udal gobernuak irmoki sinisten du herritarren parte-hartzea funtsezkoa dela etorkizuneko erabaki estrategikoak hartzeko, eta horregatik abiarazten du ibilbide-orri hau ikuspegi ireki, inklusibo eta pluralarekin. “”Ametsetatik Herrira” ideia sinple baina boteretsu batetik abiatzen da: Amorebieta-Etxanon bizi garen guztiok badugu zerbait esateko hamarkada baten barruan herria nolakoa izatea nahi dugun azaltzeko”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Prozesuak aurrez aurreko parte-hartze saioak izango ditu, udalerriaren etorkizunari buruzko ideiak partekatzeko. Gainera, online parte hartzeko aukera ere eskainiko da, interesa duen edonork ekarpenak internet bidez ere egin ahal izan ditzan.

Ilusioz betetako unea

“Ametsetatik Herrira aukera paregabea da Amorebieta-Etxano begirada kolektibo, errealista eta inspiratzaile batetik birpentsatzeko. Gure jendeagatik, inguruneagatik eta bizi-kalitateagatik nabarmentzen den udalerri batean bizi gara. Baina orainetik haratago begiratu nahi dugu eta guztion artean, Arkalaz, eraiki etorkizuneko Amorebieta-Etxano“, gaineratu du alkateak.

Prozesuari buruzko informazio guztia, baita proposamenak egiteko online espazioa ere, honako esteka honetan dago eskuragarri: Ametsetatik Herrira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados