Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Alex Txikonen dokumentalarekin hasiko da Iurretako Mendi Astea

 

Oihane Azkorbebeitia eta Zigor Iturrieta izango dira egueneko berbaldian.

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak eguaztenetik domekara burutuko den Iurretako I. Mendi Astea antolatu du, egitarauan hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta kirol ekitaldiak tartekatuko direla.

Prestatutako ekimenak eguaztenean hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan, Ibarretxe Kultur Etxean, Alex Txikon mendizale eta herri-kirolariak ekoiztutako ‘Aizkora hotsak goi mendietan’ dokumentalaren emanaldiarekin. Ikus-entzunezko horretan Txikonek Xabier Erro mendizalearekin eta Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’rekin Euskal Herritik Pakistanera egindako bidaiaren nondik-norakoak erakusten dira.

Emanaldia amaitu ondoren luntxa egongo da eta nahi duenak Zaldai Mendi Taldeko bazkide egiteko zein federatzeko aukera izango du.

Ordu eta leku berean izango da egueneko hitzaldia. ‘Mendi lasterketak eta familia’ gaia jorratuko duen solasaldian Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Zigor Iturrieta durangarra mendi korrikalariak eta Igor Esparza SHEE-IVEF-en lizentziatua eta txirrindulari ohia izango dira hizlari.

#Zaldaimendierronka2017 Jaia iragarri dute barikurako Askondoko aterpean arratsaldeko 19.30ean hasita eta ekitaldian aurten erronka bete duten herritarrak omenduko dituzte.

Bi kirol jarduera antolatu dituzte zapaturako, bata mendiko bizikletaz egiteko eta bestea oinez. Basatzan 2017 mendi bizikleta martxa Askondoko karpatik abiatuko da goizeko 10:00etan. Parte hartzaileek 25 kilometro eta 1.000 metroko gainbehera positiboa duen ibilbidea egingo dute Amatza, Maume eta Laixiar inguruetatik. Izen-emateak bost euro balio du (edo hamar, proba egunean eginez gero) eta antolatzaileek gosaria, hornidura gunea eta luntxa, dutxak, bizikletak garbitzeko aukera eta opariak eskainiko dituzte.

Goizeko 10:00etan abiatuko da ere Askondoko aterpetik Nordic walking ikastaroa. Bertan izena emateko azken eguna bihar da, martitzena 12, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Ibarretxe Kultur Etxean. Irten baino ordu bete lehenago gosaltzeko aukera egongo da.

Domekan egingo den ‘Iurretako urak ezagutuz’ mendi ibilaldiarekin amaituko da lehenengo mendi astea. 10 kilometroko luzera duen ibilbidea baina umeentzat ere egokia den martxa Askondoko aterpetik irtengo da goizeko 9:30ean. Parte hartzaileek Ibaizabal, Zaldai, Uratza zein ura garraiatzeko eraikuntzak edo ur biltegia ikusteko aukera izango dute. Amaieran luntxa egongo da irteera puntuan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados