Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Ainhoa Urienek Azkue Literatur Lehiaketaren bigarren saria eskuratu du

Ainhoa Urienek Azkue Literatur Lehiaketaren bigarren saria eskuratu du

Ainhoa Urien abadiñarrak Euskaltzaindiaren Resurrección María Azkue lehiaketako bigarren saria irabazi du, ‘Gauaren beharra’ izeneko ipuinarekin. Bestalde hiru abadiñar gazte Bizkaiko Eskolarteko Bertso Idatzizkoen finaleko irabazleen artean sailkatu dira.

Urienek narrazioan eta 15 eta 18 urte arteko mailan irabazi du bigarren saria. Idazleak adierazi du “poz-pozik” sentitzen dela narrazioarekin lortu duen 250 euroko sariarekin. Ipuin sarituak gauak egunerokotasuna edo errutina aldatzen dion pertsona baten istorioa kontatzen du.

Urienek aitortu duenez, oso gogoko du idaztea eta batez ere euskaraz egiten du. Durangon batxilerreko lehen maila ikasten ari den 16 urteko neska honek Abadiñoko Udalak antolatutako Gerbas Ipuin Lehiaketa irabazi zuen iaz.

 

Bertso Idatzizkoen finalean

Bestalde, Aitor Bizkarra, Itxaro Juaristi eta Bittor Altube abadiñar gazteak Bizkaiko Eskolarteko Bertso Idatzizkoen finaleko irabazleen artean sailkatu dira.

Sei maila izan ziren guztira. Nagusienean, DBH 4 eta Batxilerrak, Aitor Bizkarra nagusitu zen. Itxaro Juaristi izan zen epaileen iritziz DBH 3 kategoriako onena. Mailarik txikienean, berriz, Lehen Hezkuntzako 5.ean, Bittor Altuberen bertso idatziak izan ziren onenak. Gainera,  Txaber Altube, aurrekoaren anaia, hirugarren geratu zen DBH 2n. Maila horretan Garoa Angiozar berriztarrak lortu zuen punturik gehien.

Horiez gain, eskualdean izan dira beste saritu batzuk ere. Adibidez, Aitor Bizkarrak irabazi duen kategorian bigarrena Beñat Alonso zornotzarra izan da, eta hirugarrena Durangoko Xabier Olaskoaga.

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados