Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

AHTren kontrako mendi martxa egingo dute Atxondon

AHTren kontrako mendi martxa egingo dute Atxondon

AHT Gelditu! Elkarlana plataformak, Euskal Herriko hainbat mugimendu, sindikatu eta erakunde sozialekin batera, mendi martxa antolatu du Atxondon datorren larunbaterako, AHT gelditzea exijitzeko kanpainaren barne.

Larunbateko mendi martxa AHT Gelditu Orain! manifestua eta Donostian ekainaren 13an egingo den manifestaziorekin lotutako ekimena da. Antolatzaileen esanetan, ohikoa da horrelako martxetan “azpiegitura txikitzaile honek eragiten dituen kalteak ikustaratzeko modua” izatea baina, Atxondoren kasuan, “zorionez, oraindik ez da makinarik sartu”.

Goizeko 10.00etan abiatuko den ibilaldiak, “AHTaren ‘y greko’ guztian zehar orain arte ikutu gabeko herri bakarrak” gainean daukan arriskuarekin jabetzeko aukera eskainiko du. Beraz, “kalte handiena jasoko luketen guneak“ bisitatuko dira, ume eta adinekoek ere egin ahal izango duten ibilbide erraz bat eginez.

AHTa egiteko Atxondon aurreikusten diren lanen artean, herria erdibituta utziko lukeen trazatuko zubirik handienetarikoaren berri emango da. Gainera, “bestelako obrek eragin dituzten kalteak ikusi ahal izango dituzte mendi martxara Euskal Herri osotik hurbiltzen direnek”.

“Guztion artean ozen aldarrikatzeko orain dela unea AHT behin betiko gelditzeko” asmoarekin, prestatutako ibilbidea egin ondoren, kalejira-poteoa hasiko da eguerdian trikitilariek lagunduta. 15.00etan herri bazkaria izango da eta honen ostean musika ikuskizuna eskainiko da plazan eta arratsaldeko 17.00 etan hasiko den ekitaldiak osatuko du egitaraua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados