Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

AbadiñoSex-ek Traña Matienan duen bulegoa berriro irekita dago

Abadiñoko Udalak eskaintzen duen AbadiñoSex zerbitzua berriro dago martxan eta astelehenero ateak irekita izango ditu, 17:00etatik 19:00etara Traña-Matienako Pinu lokaletan. Gazteei zuzendutako sexualitateari eta generoari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu.

AbadiñoSex-ek profesionalekin hitz egiteko, zalantzak argitzeko eta gogoeta egiteko konfiantzazko gunea izan gura du. Ikasturtean zehar, hitzaldiak, prestakuntza-tailerrak eta komunitatearentzako jarduerak ere antolatzen ditu, eskola-esparruan duen programaz gain.

Informazioa behar duen edonor sexuaholkularitza@abadiano.eusk helbide elektronikoaren bidez jar daiteke harremanetan, eta Instagramen (@abadiñosex) informazioa ematen da. Sentsibilizazio-kanpainak ere etengabe zabaltzen dira.

Hala, Berdintasun eta Aniztasun Sailetik parte-hartzeko deia egin zaie nerabeei eta gazteei, baita gurasoei, irakasleei, hezitzaileei, eta inguruan dituzten pertsonei ere.

AbadiñoSex-ek jarraipena emango dio aurten programari eskola-komunitatean, ikasleei, irakasleei eta familiei zuzendutako tailerrekin. “Funtsezkoa da genero-ikuspegitik alderdi  sexualean eta afektiboan hezten jarraitzea, indarkeria matxista prebenitzeko”,  Rosa Miguel Berdintasun eta Aniztasuneko zinegotziaren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Brian

    Preocupación por el alza de las enfermedades venéreas.

    El conjunto de las enfermedades de transmisión sexual han crecido un 10% en un año. Las más comunes (clamidia, gonorrea, sífilis) superan de largo las tasas previas a la pandemia y el sida vuelve a recuperar terreno. Desinformación y retroceso en lo aprendido emergen como factores clave.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados