Abadiñoko Udalak “informazio legeak derrigortzen duen minimoak aplikatuz” argitaratu duela kontabilitate sailari atxikitutako lanpostuaren deialdia salatu du EH Bilduk. Talde honek, gainera, prozesua ez dela baliagarria izango lan poltsa sortzeko ere jakinarazi du.
Udalak bete behar duen lanpostuaren deialdia “era zabalean argitaratu beharrean, udaletxeko argitarapen taulan soilik zabaldu dute”, EH Bilduren esanetan. “Guk beharrezkoa ikusten dugu era horretako informazioa herritar denei helaraztea”, talde abertzalearen ustetan.
Udalak egindako deialdiak jubilazio baten ordezkapena egin nahi du eta egindako salaketan adierazten dutenez “guk oposaketa bidez egitea eskatzen dugu”. Udalak berriz, “nahiago du behin behinean ordezkatzea”.
Administrari lanpostuaren behin behineko ordezkapena betetzeaz gain, gainerako partaideekin lan-poltsa betetzea eskatu zuen EH Bilduk. Gobernu Taldeak hala ere, ezezkoa eman dio eskakizunari.
Lanpostua betetzeko deialdiaren xehetasunak Abadiñoko Udaleko web orrian daude.