Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Abadiñoko Udalak 2026ko Aurrekontu Parte Hartzaileetan proposamenak egiteko fasea ireki du

Ayuntamiento de Abadiño.

Abadiñoko Udalak 2026ko Aurrekontu Parte Hartzaileen lehen fasea jarri du abian. Prozesu horri esker, herritarrei udalerriarentzat lehentasunezkoak diren jarduerak proposatzeko eta erabakitzeko aukera emango zaie. Aurten, Udalak, proiektuak gauzatzeko zenbatekoa handitu du: 150.000 euro bideratuko dira herritarrek aukeratutako proiektuetara.

Lehen fase horretan, 16 urtetik gorako pertsonek proposamen bat aurkezteko aukera izango dute azaroaren 12ra arte. Epe hori amaitu ostean, Udalak proposamen guztiak aztertuko ditu, eta beharrezko baldintzak betetzen dituzten horiek azken bozketara pasako dira.

Udal gobernu taldearen hitzetan, “Aurrekontu Parte Hartzaileak tresna garrantzitsua dira herritarrek udaleko erabakietan parte hartze zuzena izan dezaten. Ekimen honek herritarren inplikazioa indartu nahi du Udaleko lehentasunen artean”.

Herritar edo erakunde bakoitzak proposamenak presentzialki aurkeztu ahal izango dituzte udal bulegoetan, Errota Kultur Etxean, Udal Mediatekan eta pertsona nagusien zentroetan. Online bidez aurkezteko aukera ere egongo da partehartu.abadiño.org webgunean. Horrez gain, Udaleko jakinarazlea baserri auzoetara joango da prozesuari buruzko informazioa eskura ematera. Era horretara, herritar guztien parte-hartzea erraztu nahi da. Norberaren ekarpena egiteaz gain, gainerako herritarren proposamenak ikusteko eta horiei buruz iritzia emateko aukera egongo da.

Baldintzak

Proposamenek baldintza batzuk bete beharko dituzte: egindako ekarpenak Abadiñoko Udalaren eskumenekoak izatea; xedea edo helburua interes publikoarekin bat etortzea; eta proposamena jarritako aurrekontuarekin bideragarria izatea ekonomikoki, beste baldintza batzuen artean.

Bozketa fasean, Abadiñon erroldatuta dauden 16 urteko herritarrek parte hartu ahal izango dute. Herritarrek bozkatzen dituzten proposamen guztien artean, 15.000 eurotik beherako bi proiektu bozkatuenak eta 120.000 eurora arteko proiektu bozkatuena eramango dira aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados