Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Abadiñoko probalekua aisialdirako gune bezala zabalduko da

2025eko aurrekontu parte hartzaileetan, herritarrek probalekua aisialdirako gune estali bezala zabaltzea lehenetsi zuten bestelako proiektu batzuen artean. Herritarrekin elkarlanean hainbat erabaki hartu ostean, urtarrilaren 3an zabalduko dute lehenengoz probalekua aisialdirako gune bezala, eta eskoletako oporretan, asteburuetan eta jai egunetan egongo da irekita. Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta, larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:30etik 19:30era.

Herritarrak prozesuaren parte bihurtzeko asmoz, udaberrian, prozesu parte hartzaile bat abiatu zuen Udalak. Aurrez aurreko hainbat bilera egin zituzten, eta, elkarrekin, proposamenak jaso, berrikusi eta lehenetsi zituzten. Probalekua biziberritzea izan da helburua, espazio hori estalitako aisialdirako gune dinamiko eta bizi bihurtuz.

Jasotako proposamenekin, eta proiektuari esleitutako 100.000 euroko aurrekontuarekin, Udalak gradako lehen lerro guztietan baranda desmuntagarri bat jarri du dagoeneko. Datozen hilabeteetan, berriz, lurreko tarimaren estruktura berrituko da, eta estrukturaz gain aldapa bat jarriko da; aldagela berri bat eta dantzarien materiala gordetzeko gune bat sortuko dira; lona bertikal bat jarriko da probalekua konpartimendu desberdinetan banatu ahal izateko; eta, azkenik, probaleku barruan eta kanpoan soinu-inmisioa neurtzeko azterketa egingo da.

“Herritarrekin elkarlanean egindako prozesuarekin oso gustura geratu gara. Iritzi desberdinak jaso eta herritarren beharrizanak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izan dugu. Oraingoz, segurtasuna bermatzeko moldaketa bakarra egin dugu, baina datozen hilabeteetan, hobekuntza lan guztiak eramango ditugu aurrera, probalekua espazio segurua eta eskuragarria izan dadin”, adierazi du udal gobernu taldeak.

Beste hobekuntza-lan batzuk

Lan horiek egin bitartean, orain arteko tarima egongo da probalekuan, eta, urtarrilaren 18ra arte, azpiko komunak ez dira erabilgarri egongo. Otsailaren erdialderako, tarima berria eta aldagela berriak martxan egotea aurreikusten du Udalak.

Aurrekontu parte hartzaileetako diru partidaz gain, Udalak segurtasuna bermatzeko beharrezkoak ziren bestelako hobekuntza lan batzuk egin ditu udan zehar. Tartean, beheko sarrerako ate nagusia aldatu, eta pertsiana bat jarri da haren ordez; eta sokatirakoen entrenamendutarako polea-sistema seguru bat jarri da. Denera, 48.925 euroko kostua izan dute lan horiek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados