Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko gazteek etxebizitza alokatzeko dirulaguntzak eskatu dezakete martxoaren 3a arte

incendio-solaguren-AbadiñoAbadiñoko Udalak herrian etxebizitzak alokatzen dituzten gazteei zuzendutako laguntzak emango ditu eta gehienez 250 euro emango ditu etxebizitza bakoitzeko. Onuradunak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira eta eskariak aurkezteko epea martxoaren 3an amaitzen da.

Udalak ezarritako diru-laguntzak etxebizitzaren hileko alokairuaren %50eraino estaliko du eta bizikidetza-unitate bakoitzerako emango da. Gazte eskatzaileen urteko diru-sarrera gordinak ezin izango dira 35.000 eurotik gorakoak izan edo, okupatzaile bakar baten kasuan, 21.000 eurotik gorakoak.

Onuraduna izateko beharrezkoa da etxebizitzan bizi den bizikidetza-unitateko kide batek, gutxienez, Abadiñon erroldatuta egotea azken bost urteetan etengabe. Gainera, alokatutako etxebizitzan erroldatuta egon beharko dute, eta ezingo dute etxebizitzarik jabetzan izan.

Alokatutako etxebizitzagatik ezin izango da hilean 600 euro baino gehiago ordaindu, gehienez hiru kide dituzten familia-unitateentzat. Hiru kide baino gehiagoko familiakoak ez diren unitateen kasuan, gehieneko kostua 200 euro izango da okupatzaile bakoitzeko.

Diru-laguntzak martxoaren 3ra arte eskatu ahal izango dira Udal erregistroan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados