Durangoko Energia Komunitatea
Garaiko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Herriaren Eskubideak-Independientes

Abadiñok lokal bat utziko dio Gerediagari Traña-Matienan

Abadiñoko Udalak atzoko Osoko Bilkuran onartu zuen Trañaerrota kaleko 2-4 zenbakian dagoen udal lokala Gerediaga Elkarteari lagatzeko prozedura abiaraztea, erakundeak espazio hori bere artxibo dokumentala jartzeko erabil dezan.

Datozen asteetan lagapenaren epealdia eta baldintzak zehazten dituen hitzarmena landu, eta beste Osoko Bilkura batean, behin-betiko onartu beharko da. Durangaldeko kulturaondarea ikertzeari eta zabaltzeari lotutako udal-intereseko jarduerak garatzeko aukera emango dio elkarteari.

Gerediaga Elkarteak urteak daramatza eskualdeko ondare historikoa eta kulturala ikertzen, zaintzen eta zabaltzen, eta, bide horretan, askotarikoak izan dira aurrera eramandako ekimenak. Urtero-urtero, Durango Azoka antolatzen dute, eta, era berean, Abadiñoko Udalarekin ere elkarlanean ari dira 1936ko altxamendu faxistak udalerrian izandako eragina aztertzeko memoria historikoa lantzen, beste proiektu askoren artean.

Martxoan, espazio handiago bat behar zuela adierazi zuen elkarteak, eta Abadiñoko Udalari beraien jarduera garatzen jarraitu ahal izateko, Traña-Matienan udal lokal bat erabiltzeko eskaria luzatu zion. Baldintza teknikoak aztertu ostean, eskariari bide emateko prozesua hastea onartu zuten atzoko Osoko Bilkuran.

Elkarteak aurkeztutako proiektuaren arabera, lokalari hainbat espazio emango zaizkio: dokumentazio historikoa gordetzeko artxibo-eremu bat; kontsultak, erakusketak eta hitzaldiak egiteko balio anitzeko gune bat; funtsak digitalizatzeaz arduratuko diren hiru langilerentzako lan-gune bat; argazkiak digitalizatzeko laborategi espezifiko bat; komunak eta gune osagarriak. Adierazi dutenez, artxiboak herritarrei kontsulta eta mailegu zerbitzu publikoa eskainiko die.

Memoria historikoa

Era berean, Gerediaga Elkarteak bere gain  hartuko ditu proiektua martxan jartzeko beharrezkoak diren egokitzapen lanak, Abadiñoko Udalari inolako kosturik eragin gabe.

Udalbatzak nabarmendu zuenez, Gerediaga elkarteak, sortu zenetik, kultur arloan eta memoria historikoaren inguruan egin duen ekarpena ukaezina izan da, ondarea zaintzea izan dute helburu. Abadiñoko udalerrian halako artxibategi bat izateak aukera emango du hezkuntza komunitatearekin, nagusien elkarteekin… lanketak egiteko.

Era horretara, Abadiñoko Udalak berretsi egiten du Gerediaga Elkarteak garatzen dituen kultura- eta ondare-intereseko jarduerak babesten dituela, eta atea irekitzen du espazio berri hori gizartearentzako elkargune eta zerbitzu publikoko gune bihur dadin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados