Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
Jesuitak Durango
UNI Eibar Ermua

Abadiñok bat egin du suizidioa prebenitzeko programarekin

Eusko Jaurlaritzak Ziur programa abiatu zuen iaz, Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean suizidioa prebenitzeko asmoz. Proba pilotu bezala hasi zena, zabaldu egin dute aurten, eta, aurrerantzean, Abadiñoko institutuko 12 eta 16 urte arteko ikasleek parte hartuko dute.

Hezkuntza Sailak sustatu eta finantzatu du, eta, Abadiñoz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko beste 39 ikastetxe daude programansartuta. Aste honetan izan zen gurasoei zuzendutako lehen hitzaldia, Abadiñoko Errota Kultur Etxean, eta bertan izan ziren Mikel Urrutia Abadiñoko alkatea, Marta Lopez de Mendoza.

Laburu Abadiñoko institutuko zuzendaria, Jon Garcia Ormaza psikiatra eta Mikel Juaristi Hezkuntza Saileko Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendaria. Datozen gunetan, gainerako 39 ikastetxetatik zabalduko dute grabatutako hitzaldia.

Programaren bitartez, jokabide eta ideia suiziden prebentzioa sustatu nahi da, eta, horretarako, zenbait faktore babesle irakatsiko zaizkie ikasleei. Hala nola erregulazio emozionala, arazoak konpontzeko eta horiei aurre egiteko trebetasunak, erabakiak hartzeko gaitasuna, bizikidetza positiboa, konektibitatea eta osasunerako hezkuntza.

Lanketa baten ondorio

2023ko martxoan, Hezkuntza Sailak formazio saio bat eskaini zuen Barakaldoko BECen, eta Abadiñoko institutuko zuzendaritza taldeko bi kide joan ziren. Alex Muela Aparicio psikologo klinikoa eta Donostiako Psikologia Fakultateko irakaslea eta Jon Garcia Ormaza Basurtuko Ospitaleko psikiatra izan ziren saioaren gidariak, eta ikastetxe guztietan dagoen ‘Hezkuntza-eremuan jokabide suizidaren prebentzioa, esku-hartzea eta posbentzioa egiteko estrategia’ izeneko protokoloa landu zuten.

Saio horren eraginez, OBK Ongizate emozionaleko arduraduna izendatu zuten institutuan, eta Udalaren laguntzarekin, “arnasgune” gela ere sortu zuten ikastetxean. Eskertuta agertu zen Marta Lopez de Mendoza Laburu Abadiñoko institutuko zuzendaria: “Niretzat opari hutsa izan da proiektu honetan sartu izana, oraın arte, apustu handia egin baitugu zainketa emozionalari dagokionez. Orain dela urte
batzuetatik hona, behar duten ikasleentzako psikologo baten zerbitzua eskaintzen dugu doan, ordutegi lektiborik kanpo, baina programa honek, suizidioaren prebentzioan sakontzeko aukera emango digu”.

Mikel Urrutia alkateak, bere aldetik, buru osasunean jarri du arreta: “Gero eta herritar gehiagok dituzte osasun mentaleko arazoak, eta Udalak horretan eragiteko ardura hartu du hainbat egitasmoren bitartez. Suizidioa gai tabu bat da gizartean, eta hitz egiteak prestatuta egotera eraman gaitzakeela iruditzen zait: programa honi esker, egoera horretan nor egon daitekeen identifikatu ahal izango dugu, eta konponbidea jarri”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados