Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Abadiñoko Udalak ume ludoteka eta udalekuetako begiraleen lan-poltsa ireki du

Abadiñoko Udalak ume ludoteka eta udalekuetako begiraleen lan-poltsa ireki du

Abadiñoko Udalak datozen udalekuetarako eta udako ume ludotekarako begiraleen lan-poltsan izena emateko epea zabaldu eta irekita izango du maiatzaren 18a arte. Aukeratutakoek 3-5 urteko udako ludotekan edo 6-9 eta 10-16 urte bitarteko ume eta gazteen udalekuetan begirale lanak egingo dituzte.

Lan-poltsa horri esker udalekuak kudeatzen dituzten enpresek izango dute non aurkitu udalekuetarako behar dituzten profileko begirale gazteak. Hala ere, “Udalak ez du parte hartuko begirale horien kontratazioan, hori enpresen zeregina izango baita”, argitu dute Abadiñoko Udaleko Gazteria eta Euskera batzordeetako zinegotziek, Ima Zapardiez eta Argi Abadek.

Izena emateko curriculuma bidali behar da emailez lan-boltsa@abadiano.org helbidera PDF formatuan, eta baita ere Abadiñoko web orrian eskuratu daitekeen izen-emateko inprimakia. Begiraleak aukeratzean, enpresek kontuan hartuko dute begirale tituluaren jabe izatea eta beteko diren zereginek eskatzen duten euskera maila izatea.

Iaz 92 gazte, gehienak Durangaldekoak, inskribatu ziren lan-poltsan, eta horien artean enpresek 23 neska-mutil izan ziren kontratatuak. Iaz izena eman zutenek berriren berri bidali beharko dute dokumentazioa aurtengo lan-poltsan sartzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados