Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko alkateak bi asteko epea eman du Gaztetxeko ortua kentzeko

Abadiñoko alkateak bi asteko epea eman du  Gaztetxeko ortua kentzeko

Abadiñoko alkatea den José Luis Navarrok Gaztetxe ondoko lur sailean jarritako ortua kentzeko agindua eman du eta horren kontra agertu da herriko EH Bildu. Talde honek “ez du bere jarrera onartzen” eta Gazte Asanbladak udaberrian jarritako ortuarekin “herrian jendea dagoela ortua jartzea nahI izan eta lurrik ez duena” adierazten dute.

Abadiñoko EH Bilduk alkateak egindako “mehatxua” kritikatu du hedabideetara zabaldutako idatzian eta bere erabakia “gutun bidez helarazi” ziela Gazte Asanbladakoei. Gutun horretan bi asteko epea ematen zien ortua kentzeko edo bestela “bera arduratuko zela” zeregin horrekin.

Gazteei emandako babesarekin, ezker abertzaleko kideek alkatearen eta Abadiñoko Independenteen jarrera salatu dute, “duela  legegintzaldi bi udaletxeak ortu sozialak garatzeko diru partida bai izan zuen aurrekontuetan” gogoratuz. Hala ere “gobernu taldeak ez zuen proiekturik aurrera eraman”.

Arazoa aztertu eta denen artean soluzioa bat bilatu beharrean, gazteen proiektua “zapaltzea” erabaki duela ere kritikatu dute.
Egoera horrela egonda “ortu sozialen proiektua berriro ere azter dadila, eta eman dezala lurra herritarrek landu dezaten”, eskatu du EH Bilduk.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados