Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Gure erronka informatzea eta zale zurigorriei euskaraz egindako gunea eskaintzea da”

“Gure erronka informatzea eta zale zurigorriei euskaraz egindako gunea eskaintzea da”

Iazko udan jarri zuen martxan Zurigorriak Euskaraz Kultur Elkarteak Athletici eskainitako www.geuria.info web orria. Markel Onaindiak, Koldo Zaratek eta Xabier Zabalak kudeatzen duten guneak  talde zurigorriak sortzen den informazioa biltzen du, beti ere euskaraz idatzi eta argitaratuta, beraien goiburua ‘Athletic Unibertsoa Euskaraz!’ delako.

-Noiz ireki zenuten www.geuria.ingo orria?
-Urte bete daramagu. Iazko  abuztuan Champions Leaguen aurretiko partidurako ireki genuen, Athleticek Napoliren kontra jokatu zuen norgehiagokarako hain zuzen. Hala ere, hainbat proba eginda genituen aldez aurretik.

-Zein zen zuen asmoa?
-Gure artean sarritan komentatzen genuen Athleticen inguruan informazio pila zegoela, blog ugari eta jende askok idazten zuela…  Baina Berria bezalako komunikabide jeneralista kenduta ez zegoela  euskaraz idazten zuen komunikabide espezifikorik. Eta guk uste genuen zerbait egin genezakeela hobby moduan. Hasieran brometan esaten genuen baina halako baten serio hartu eta lanean hasi ginen. 

-Athleticen jarraitzaileak izateaz gain partiduak gertutik jarraitzen dituzue, ezta?
-Bai, hirurok gara bazkide eta San Mamesera ahal dugun guztietan joaten gara.

Bihotzean eta odolean

-Beraz, Athletica bihotzean daramazue?
-Bihotzean eta odolean. Ez da esten ba globulu gorriak eta zuriak ditugula!

-Athleticen web orri ofizialak ere euskarazko informazioa ematen du. Zertan desberdintzen da www.geuria.info-rekin?
-Gure asmoa ‘Athletic Unibertsoa Euskaraz!’ egitea da eta Atheltica gizartean, zaleentzat… zer den azaldu nahi dugu; ez bakarrik emaitzen berri ematea. Guk azaldu nahi duguna zera da: Athletica zelan bizi duen jendeak, bertan eta hemendik kanpo. Egia da talde zurigorriak jarraitzaile asko dituela Euskal Herritik kanpo, baina guk hizkuntza komunitate betentzat bideratzen ditugu argitaratzen ditugun edukiak. Futbol mundua, orokorrean, erdalduna da eta guk gure aukera eskaintzen diogu euskaraz bizi denari.

-Zein da zuen web orrian agertzen den informazioen iturburua?
-Momentuz ez dugu azpiegitura handiegirik eta, batez ere, Athleticen web orrian jasotako informazioaz baliatzen gara. Horrez gain, hamar bat bideo egin ditugu geure kontura, inkestak, elkarrizketak… Bertan agertzen diren eduki gehienak geuk ekoizten ahalegintzen gara, baina hau ez da gure ogibidea eta ahal duguna egiten dugu.

-Lana bai beraz, baina diru-ekarpen gutxi.
-Konturatu gara egunerokotasunean informazio asko sortzen dela eta horrek lan asko dakarrela. Baina berez, ondo pasatzeko modu bat da. Aurreko baten Otxandion izan ginen Athleticeko eta Vulkanoko beteranoak jokatu zuten partiduan eta barre batzuk bota genituen…
Argi dugu proiektuak potentzialitateak dituela eta sustraiak jarri eta gero, astiro-astiro bada be, hobetzeko eta indartzeko asmoa dugu; Athleticekin lankidetzan, laguntzekin… Urtebeteko proba egin dugu eta aurrera nondik nora egin hausnartu behar dugu.

Iritzi foroa

-‘Berriak’, ‘Liga’, ‘Europa’, ‘Kopa’, ‘Emakumeak’, ‘Zaleak’ eta ‘Bereziak’ dira web orriko atalak. Guztiak mantenduko dituzue edo bateren bat aldatu edo desagertu egingo da?
-Seguruenik galdera laburren atala aldatu egingo dugu, lan gehiegi ematen duelako. Baina beste guztiak mantentzeko asmoa dugu. www.geuria.info-n argitaratzen ditugun albisteetan informazioa lehenetsiko dugu, kritika eta iritzirik eman gabe. Baina datorren urtera begira, nobedade modura, iritzi foro bat jarriko dugu martxan. Jendeak eskatzen digun zerbait da eta orain arte ez dago ohitura handiegirik foroetan euskaraz aritzeko. Berritasun horrek, hala ere, interakzioa emango digu gure jarraitzaileekin.

-Eman diezue ezagutzera zuen web orria Athleticeko arduradunei?
-Izan ditugu kontaktu batzuk komunikazio arduradunarekin eta eurekin batzartzekotan gaude. Momentuz, izandako harremana ona izan da eta Kopako finala jokatu zenean erraztasun guztiak izan genituen San Mamesera sartzeko. Gainera, Fundazioarekin lankidetzaren bat gauzatzeko asmo dugu.

-Tokikomekin berriz akordioa sinatu duzue?
-Bai. Alde batetik informazioa trukatzeko akordioa da eta Tokikomeko toki komunikabideek www.geuria.infok landutako edukiak argitaratu ahal izango dute eta, aldi berean, www.geuria.infok ere gauza bera egin ahal izango du toki komunikabideek Athletici buruz landutako albisteekin. Baina, batez ere, laguntza administratiboa ematen digute Tokikometik, bai diru laguntzak lortzeko baita sortzen diren zalantzak argitzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados