Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Enplegurako motibazioa eta lan-bilaketa tailerrarekin hasiko da Emakume Eskola

Enplegurako motibazioa eta lan-bilaketa tailerrarekin hasiko da Emakume Eskola

Elorrioko Emakume Eskolak irailean emango dio hasiera 2015-2016 ikasturteari eta dagoeneko eskainiko dituen lehen bi ikastaroen berri eman du. Irailean ‘Enplegurako motibazioa eta lan-bilaketa tailerra’ hasiko da eta urrian ”Autodefentsa feminista” ikastaroa emango da. Baterako zein bestarako izena emateko epea irekita dago.

Irailaren 21etik azaroaren 30era iraungo duen  ‘Enplegurako motibazioa eta lan-bilaketa tailerra’rekin emango diote hasiera Elorrioko Emakume Eskolari. Olga Bayón irakaslea izango duen ekimenak 20 ordu iraungo ditu eta astelehen goizetan, 10.00etatik 12.00etara, emango da gaztelaniaz.

Ikastaroaren helburua lehen lanpostua lortzeko edo denbora luzez langabezian egon eta gero lan-merkatura berriro sartzeko laguntasuna emateko prestatuta dago. Lan-merkatuan emakumeen egoeraz eta erantzunkidetasunaz gogoeta egiteaz gain, tresna pertsonalak eta enplegu bilaketarako edo auto-enplegurako teknikak eskuratzeko aukera emango da.

Autodefentsa feminista

“Autodefentsa feminista” ikastaro teoriko-praktikoa berriz, Maitena Monroyk emango du urriaren 17an, lau orduz goizez eta beste lau arratsaldez eta euskaraz eta gaztelaniaz burutuko da.

Erasoak identifikatzen eta indarkeriaren alderdi guztien jatorria identifikatzen ikasteaz gain, indarkeriaren inguruko mitoak eta errealitatek ere aztertuko dituzte ikastaroan. Gainera, egunerokotasunean gertatzen diren erasoei nola erantzun eta horretarako dauden mekanismo eta joerak, errekurtsoak eta baliabideak jorratuko dira.

Aurre izena ematea Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin behar da, izen-emate orria beteta, edo bestela udalaren webgunean dagoen izen-emate orria inprimatu eta, bete ondoren, Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailera postaz bidali. Izen ematea konfirmatu ostean, 5 euroko matrikula ordaindu beharko da.

2106ko ikastaroak

Uda osterako antolatutako ikastaro biek jarraipena izango dute datorren urterako antolatutakoekin. 2016ko urtarriletik martxora, erdaraz emango den “Rescatando la diosa que llevamos dentro: identidad y arquetipos femeninos” aurreikusten da eta apirilean eta maiatzean berriz, euskaraz eta gaztelaniaz emango den “Sexualitateak: gaur eguneko diskurtsoak, praktikak eta mugimendu sozialak” deituriko iragartzen da.

Informazio gehiago: Udaleko Berdintasun Zerbitzua, 946 582 712.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados