Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Giza tiburoiak dira beldurgarrienak uretan”

“Giza tiburoiak dira  beldurgarrienak uretan”

Olatuen gainean jaun eta jabe. Julen Ormaetxea eta Txomin Magdalena, Durangaldeko Zutundu Surf Eskolako kideek, surfa bizimodu bilakatu dute. Kirol honetan murgiltzeko hainbat aholku emateko prest daude.

Julen Ormaetxea

Txomin Magdalena

 

“300 surflariekin egotea ez
da oso erakargarria izaten”

 

 

“‘Giza tiburoiak’ dira
beldurgarrienak uretan”

 

-Zein da surfa egiteko munduko leku ikaragarriena?
-Euskal Herria leku oso “guapoa” da, baina Afrikara joatea gustatuko litzaidake.
-Zein da surflari baten aurrekontua uretara sartzeko?
-Durangaldean, gutxienez, kotxea eta gasolina behar dituzu hondartzara joateko. Hortik aurrera, nahi duzun guztia.
-’Beach boys’ taldea gustoko duzue?
-Nik ez, baina surflari askori gustatzen zaie. Egiazko mito bat da surflarien artean.
-Zein da Durangaldeko hondartzarik estimatuena?
-Durangoko igerilekuak. Ea olatuen igerilekuren bat egiten duten!
-“Erresakarekin” sartzea arriskutsua da?
-Gaueko “erresakarekin” ez da gomendagarria, baina hala ere jende asko joaten da. Besteari aurre egitea errezagoa da.
-Iragarpen meteorologiko txarrena?
-Hegoaldeko itsasoa eta antizikloia. Ez dago olaturik.
-Mundaka ala Mañaria ibaia?
-Askotan Mañaria ibaia. Mundakan 300 pertsonekin egotea ez da oso erakargarria izaten.
-Taula gainean, gehiago ligatzen da?
-Gezurra da! Ez dauka zer ikusirik!
-Surflari = ilehoria eta pijoa?
-Topiko bat da. Potoloak eta ilegorri irlandarrak ere ibiltzen dira. 
-Zein da Durangaldeko hondartzarik estimatuena?
-Izurtzako presa, salto bat dago. Txikitan bertan ibiltzen nintzen.
-Mañaria ibaiak, olatu onak ditu?
-Baten bat baditu, estatikoa eta oso fotogenikoa da gainera.  
-Tiburoirik ez, baina zer da beldurgarriena uretan?
-’Giza tiburoiak’. Agresibitate asko dago surfean.
-Zein da ur gainean topatu duzun gauza arraroena?
-Izurde bat bizirik, Lagan. Hilabete osoa egon zen bertan, surflarien artean.
-Surfa egiteko munduko leku ikaragarriena?
-Kalifornia. Polinesiara joatea gustatuko litzaidake.   
-Surfa egiteaz aparte, zer egin ahal da taula gainean?
-Kantatu, dantzatu. Harremanak izaten ez naiz saiatu, hurrengorako agian, ja, ja, ja..
-Surflari = ilehoria eta pijoa?
-Ez da egia. Irudi hori markek saltzen dutena da. Baina surflariak potolitoak ere bagara.
-Ezinbestekoa uretara sartzeko?
-Uretara sartzea da ezinbestekoa. Biluzik surfeatu dezakegu eta oso ondo gainera.
-Norbait erreskatatzea tokatu zaizu?
-Bai, hilzorian zegoen bikote bat erreskatatu genuen Zarautzen. 
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados