Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Gora San Fausto, Gora Pantxike eta Gora Patxikotxu!

Jaien erdigunera heldu gara. Aurten jaiak ezberdin bizitzen ari gara. Aldaketa urtea da, bai ikuspegi bai bizipen aldetik. Astelehenero udaletxe aurrean beraien eskubideak aldarrikatzeko biltzen diren nagusiak izan ditugu protagonista txupinazo egunean. Beraien ilusioa guk geneuakanari gehitu zitzaion, hitz batean esanda, ITZELA!. Udaletxeko txupinazoa bizi ondoren, betiko legez, txosnetako txupinazora gerturatu ginen bertan zeudenei ere babesa ematera. Zabalarra eskolako gazteak izan ditugu protagonista txupinazo txikian. Giro polit eta alaiean gerturatu ginen kalejiran kamiseta berdeez inguraturik udaletxera. Trikitixa eta panderoaren laguntzaz txupinazorako bereziki sortutako bertsoa hainbat aldiz abestu genuen durangar gaztetxoekin. San Fausto egunean ohorezko aurreskua, artopil banaketa eta gainontzekoak bizi ondoren, udaletxeko plazara dantzatzera atera ginen. Plazerra benetan!

Ekintza eta ekitaldiz josia izan dugu lehenengo asteburua. Jende askok parte hartu izan du gune eta toki ezberdinetan egin izan diren ekintzetan. Jakin badakigu jaiak ez direla denon gustokoak izango, baina 2020ko San Fausto jaietarako badaukagu zer landu eta zer hobetu. Herritarron parte hartzea bultzatu nahi dugu jai herrikoi eta bateratuak egiteko.

Asteburua giro alai eta lasaiean joan den arren,  dena ez da poza izan. Zoritxarrez, urriaren 12n eraso sexista bat gertatu zen txosnagunean. Bertan daukaten protokoloa aktibatu eta berehala eman zitzaion erantzuna egoera horri. Gaur egun bizi dugun egoerari buelta ematea espero dogu eta Gobernu taldeak horretan ahal duen guztia egingo duela zin egiten dizuegu. Eraso sexista bako Durango bat eraiki nahi dugu denon artean

Bigarren asteburua ate joka dugu. Honetan ere, milaka ekintza daude programaturik; tortilla txapelketa, elkartasun bazkaria, mozorro desfilea, talet showa, kirol txapelketak, musika… Espero dugu eguraldia lagun izan eta jaiak giro eder eta onean bukatzea. Gora San Fausto, Gora Pantxike eta Gora Patxikotxu!

Ane Abanzabalegi Durangoko zinegotzia da (EH Bildu)

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. Serafin

    Tus mismos argumentos..
    ?… está claro que el castellano se respeta siempre y cuando el texto vaya acompañado por su traducción en euskera.

    Ez dot zure komentariorik irakurri PSOE-ko artikuluan..
    Ondo bukatu jaiak!!

    Deja una Respuesta
  2. Durangar bat

    ?… está claro que el euskera se respeta siempre y cuando el texto vaya acompañado por su traducción en castellano.
    Ze pena… eta amaitzeko, gora euskal eskola publikoa! Ia urte batzuetan gauzak onerako aldatzen diren.

    Deja una Respuesta
  3. Serafin

    Jessica (psoe) escribe todo en castellano y no he visto que te quejes…
    Euskal Herrian euskaraz!!!

    Deja una Respuesta
  4. Ana Fernández

    Por lo menos Mireia escribía una parte en castellano.

    Deja una Respuesta
    1. Mikelo

      Igual que tú, que una parte escribes sandeces y la otra, estupideces9GgC

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados