Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ama izatea delitua?

Oraindik martxoaren 8an jasotako energia bor-bor dudanean,  hara non,  nire jaioterriko berri batek zeharo harritu eta sutu nauen. Hauxe heldu zait “Zornotzako enpresa batek emakume bat kaleratu nahi du ama izateagatik”.

Hau irakurri eta sinestu ezinda geratu naiz. Nola liteke horrelakorik gertatzea 2018an?  Nola da posible honelako diskriminazio egoerak jasotzea gaur egun? Onartezina iruditzen zait. Benetan. Orain dela ia 40 urte erditu nintzen lehenengoz. Hori gertatu izan balitzait? Pentsatu dut nire kautan.

Honen harira, duela zenbait egun hedabideetan jaiotze tasaren kezka azaltzen ikusi nituen  gorbatadunen  irudia etorri zait burura. Argazki hutsa? Kontu merkea? Nola animatu dira ba emakumeak ama izatera lan eskubiderik onarrizkoenak bermatzen ez bazaizkie?

Bestalde, Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak bota berri duen harrikada ere ez da makala: “Gaizki ordaindutako lanak aukeratzeko joera dute emakumeek”. Edota, “emakumeentzat enpresak ez dira erakargarriak”. Zer du diskurtso honek eskubide urraketak estaltzeko hitzez haratago? Osterantzean, nola uler daiteke enpresari batek ama izateagatik emakume bat kaleratu nahi izatea?

Emakumeok,  ama izatea zigortzen den bitartean, gure babesa adieraztea eta borrokan jarraitzea beste biderik ez dugu. Hortxe ditugu, aipatutako gertaeraren aurrean Zornotzako talde feministak emakumeari babesa adierazteko iragari dituen mobilizazioak:  Apirilaren 10ean Bilboko  Epaitegi aurrean (09:30etan) eta apirilaren 14an Zornotzako Udaletxe plazan (12:00etan).

Eman diezaiogun gure atxikimendua eta babesa kaleratze mehatxua jaso duen emakumeari. Ama izateagatik ez dezatela inor diskriminatu eta baztertu. Ama izatea ez da delitua. Ama izatea aukera eta eskubidea da.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Nekane

    Aúpa Marisa!
    Zelan zaude?? Ni Nekane naiz.
    Zornotzakoan buzo naiz.
    Musu haundi bat

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados