Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Sabel alokatzea

Murgildurik gauden kontsumo gizarte honetan emakumeen sabelak ere alokatu egiten dira. Sabelak azokako beste edozein produktu lez, eskaintza-eskariaren legepean daude. Hori bai, azken aldi honetan “amatasun subrogatua” edo “haurdunaldi subrogatua” izena ematen zaio sabel alokatzeari. Terminoa biguntze aldera, nik uste.

Edozelan be, izen bat zein bestea erabili, ezin ahaztu  milioiak sortzen dituen industria mota berri baten aurrean gaudenik. Eta zelako eraginak ditu emakumearen gorputza merkaturatzeak? Herrialde batetik bestera aldea dago prezioen, zein araudiaren zorroztasunaren aldetik, baina diruaren txin-txin hotsa nagusi, batez be bitartekarientzat.

La Republika egunkariak oraintsu argitaratu dituen datuen arabera, Espainiako norbanako edo bikoteek Errusia eta Ukraniara jotzen dute gehien bat sabelak alokatzera. Errusian baimenduta dago sistema hau, bai bikote heterosexualentzat, bai ama ezkongabeentzat, beti ere 35.000tik 45.000€.ra ordainduta. Ama-eramaileak jasoten duen konpentsazio ekonomikoa 10.000etik 15.000€.ra doa. Ezkonduta egonez gero, senarraren baimena beharko du, eta horrela erabakiko balu, umearekin gera daiteke.

Ukranian aldiz, 28.000 tik 40.000€ra oraindu behar da. Ama-eramaileak ezin du amatasunik erreklamatu, eta bikote heterosexualek baino ezin dute kontratatu edo alokatu sabela. Grezian ostera, debekatuta dago legez ama-eramaileek 12.000€ baino gehiago kobratzea, gutxi gorabehera agentzia bitartekariak kobratzen duen diru kopuru bera.

Datu hauek ikusita, argi dago, bioteknikak edota lagunduriko ugalketa teknika berriek diruaren truke, emakume askori ama izateko aukera ematen dietela, edota, bikote ugariri guraso izatekoa. Halere, nabarmena da, kapitalismo neoliberalaren garai honetan, teknika berri hauek dakarten giza gorputzaren esplotazioa, hain zuen emakumeena.

Errealitate gordin hau estaltzeko, erabaki librea eta askatasuna aipatzen da maiz. Emakume bakoitzak, bere gorputzarekin nahi duena egiteko askatasuna duela esaten da. Eta horrela izan beharko luke. Askatasunaren izenean ordea, esplotazio krudel bat egiten delakoan nago sabel alokatze kasu askotan.

Halan zein holan, egoera honek hausnarketa sakona eskatzen du. Gero eta ozenago entzuten ari garen sabel alokatzea legeztatzearen oihartzunak berriz, galdera eta kezka ugari sortzen ditu: Zer asmo ote dute gure politikariek? Norantz ote goaz? Zelakoa da benetan diruaren truke sabela alokatzea erabakitzen duten emakumeen errealitatea?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (14 votos, media: 2,57 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

7 Comentarios

  1. Ni neu

    Ba bai, mingarria ein jat oso. Praxis txarra eta teknika bera nahasten dozuez eta zeurea moduko idatziek jendearen aurreritziak elikatu besterik ez dabe eiten. Eta hori ez da justua. Euskal Herrian laguntza behar daben familia asko dagoz eta laguntza emoteko prest dagozan senide eta lagunak dekoguz zorionez. Ez dogu gura premia larriak eroanda inor ama subrogatu izatea? Arautu daigun zein baldintza bete behar dabezan, ekonomikoak barne. Ez dogu bitartekarien funtzinoa onesten? Arautu daingun bitartekariak onartuko doguzan ala ez eta onartuko badoguz ze paper bete behar daben. Arautzea da bidea.

    Deja una Respuesta
  2. marisa

    NI NEU, oraintxe ikusi ditut nire iritzi artikuluari buruzko zure lerroak. Ez naiz inondik inora epailea, iritzi emaile xume bat besterik ez. Nire asmoa ez da inor mintzea izan. Mingarria gertatu bazaizu sentizen dut, benetan.

    Deja una Respuesta
  3. Ni neu

    Geure senide eta lagunek prest dauz geuri laguntzeko berton eta legeak ez dosku babesik emoten. Hori dala eta, atzerrira jo behar izaten dogu lagundutako ugalketa teknika hau araututa dagoen beste lurralde batzuetara eta gure herri santu honetan dohan dohainik direzan zerbitzuengatik ordaindu. Bitartekariek gure lepotik dirua eiten dabe, gainontzekook pasau behar ez dozuen segurtasun juridikorik eza eta zuenak moduko epaiak jasan behar izaten doguz… barriro dinot; geure auzoan zeuok besteko libre eta ahaldun direzan senide eta lagunak dekoguzanean. Zure idatzia ankerra da, ez da justua eta oso-oso mingarria da.

    Deja una Respuesta
  4. Ama

    Kezkatzen nauen gai izanik, Marisaren iritziaren eta Durangarrek aipatzen duen linkaren jarraipen gisa, neure ekarpen moduan, oraintsu irakurri dudan hau gehitu nahi nuke http://www.tribunafeminista.org/2017/02/libertad-y-autonomia-para-sacarle-brillo-a-las-cadenas/

    Deja una Respuesta
  5. Durangar

    Ildo beretik doala esango nuke Kika Fumeroren iritzia http://nosomosvasijas.eu/?p=1168

    Deja una Respuesta
  6. Marisa

    Eskerrik asko Mertxe. Feministok adi egon beharko dogu.

    Deja una Respuesta
  7. Mertxe

    Kaixo Marisa, uste dut etikoki zein feminismoaren ikuspegitik onartezina dela haurdunaldi subrogatua. Arrazoiak zuk oso ondo azaltzen dituzu artikulu honetan.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados