Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Holokaustoko umeak

1Gaur 72 urte. 1944ko urriaren 10ean 800 haur ijito asesinatu zituzten Auschwitzeko kontzentrazio esparruan. Hain zuen, Bigarren Mundu Gerran Alemania naziak eta haren laguntzaileek antolatutako zenbait etniaren jazarpen eta genozidio sistematikoa izan zen holokaustoan.

Urteurren beltza. Pentsatzeaz batera, hotzikara sortzen zait:  800 ume, 800 haur, 800 sein. Eta…Auschwitz ez dago hain urrun. Ez dira hainbeste urte igaro. Ni jaio baino apur bat lehenagoko gertaeraz ari naiz.

Tamalez, mundua ez da hainbeste aldatu. Munduak edo munduan bizi garenok ez dugu hobera egin. Gaur egun ere, gerrak eta zapalkuntzak nahinon. Holokaustoa jasan zutenen ondorengoak ere zapaltzaile bihurtu dira zenbait kasutan. Errefuxiatuen dramara ohitu egin gara. Ez dugu zirkin askorik egiten.  Baina datuak eta irudiak hortxe daude ikusi eta irakurri nahi dituztenentzat. Batzuk aipatzearren:

  • Ehundaka ume irentsi ditu Mediterraneoak azken aspaldian.
  • Kontaezinak Yemenen hil diren umeak.
  • Turkia eta Jordaniako errefuxiatu kanpamenduetatik desagertutako hainbat haur ari dira guraso barik, noraezean, edo mafiaren eskuetan Europan barrena. 10.000 bat direla diote.
  • Indian, %75koa da urtebete eta bost urte bitarteko nesken heriotza-tasa.
  • Alepon egunero ikusten ditugu umeen gorpuak.
  • Saudi Arabian nerabezarora heldu orduko jasoten dute heriotz zigorra zenbai umek.
  • Ume palestinarrek jasaten dutenak ez du izenik.

Zer egin dezakegu? Isildu? Kikildu? Alferrik da esan eta kitto.

Gaur Charles Fourier, frantzian sozialista utopikoa hil zen eguna ere badela gogoratuz,  UTOPIA izeneko lurraldea eraikiko dugula egin nahi nuke amets.

2

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados