Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 31n Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatuko dugu; eta erretzea edo ez erretzea egun bakar bateko kontua ez bada ere, ez legoke txarto unetxo bat hartzea tabakoa ez erretzearen onurez kontzientzia hartzeko. Egun honetan, Durangaldeko Amankomunazgoko Prebentzio Zerbitzuak stand bat jarriko du Durangoko Ezkurdi plazan (16:00etatik 19:00ak bitartean) eta honako hauek eskainiko ditugu:
– Tabakoari buruzko eta zerbitzuak eskaintzen dituen “Tabakoa erretzeari uzteko ikastaroei” buruzko informazioa. 2011 urtean 20 pertsonak parte hartu duten ikastaro bat burutu da jadanik; eta iraila bukaeran beste bat hastea espero da.
– Bonboia, puxika eta azukre gabeko gozokiak bertara hurbiltzen diren pertsona guztientzat; bai heldu eta baita umeentzat ere.

Tabakoa gaur egungo biztanleriak gehien kontsumitzen duen drogen artean dago eta osasun arazo mordoa sortzen dituen droga bat ere bada: bularraldeko angina, minbizi, infartu, bronkitisak, …bai erretzaile aktiboengan eta baita pasiboengan. Erretzaile pasibo batek bere inguruan kontsumitzen diren lau zigarrotatik bat bereganatzen du.

Tabakoa gazteenek kontsumitzen hasten diren droga da. 2008an Zerbitzu honek burutu zuen ikerketa baten arabera, tabakoa lehen aldiz probatzen duen %81,4ak 12 eta 16 urte bitartean egiten du; askotxo direlarik 10-11 urte bitartean probatzen dutenak. Ikerketa honetan 11 eta 21 urte bitarteko 1.452 neska-mutilek parte hartu zuten.

Kontsumo datu hauek kontutan hartuta, Prebentzio Zerbitzua hainbat tailer eta hitzaldi burutzen ari da Amankomunazgoko ikastetxeetako ikasle eta gurasoekin.

Aurten, Tabakorik Gabeko Eguna ardatz hartuta; aurreko astean “Tabako Tailerrak” burutuko dira. Tailer hauetan LHko 6. mailakoei informazio praktikoa emango zaie esperimentuen laguntzaz. Amankomunazgoko ikastetxe guztiek jaso dute eskaintza.  Ikasle hauen gurasoak “Tabakoa eta gazteak” hitzaldian parte hartzeko aukera ere izango dute dute.

 

Durangaldeko Amankomunazgoko Prebentzio Zerbitzua

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados