Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Euskara plana dela eta

Pasadan astean Durangoko ezker abertzale bezala sinatuta, udaletxeko talde mistoko zinegotziek, Euskara Planaren inguruan komunikatu bat argitaratu zuten. Sarriegi entzun diegun mezu bera errepikatu zuten: guk aurrikusi bezala, euskara planak ez du funtzionatu eta horren erantzule udal-gobernua eta plana babestu zutenak dira. Alegia, denak beraiek eta PP izan ezik.

Egia esan gu ere ez gara isiltzekoak. Pentsatzen dugu bakoitzari berea  eman behar zaiola, eta harreman guztien oinarrian egon behar lukeen errespetutik, zera adierazi nahi dugu:

Udaleko Euskara Plana dela eta, arestian aipatu bezala, PP salbu, udaleko alderdi guztiak hipokritatzat jo dituzue. Noah Chomskyk azalduko lukeen bezala “Besteen gain jartzen ditugun baloreak gure lepo jartzeko ezintasuna”. Guk ez dugu inor hipokritatzat joko, ez gara inor beste batek pentsatzen eta egiten duena bat ez datozela adierazteko. Hala ere gauza batzuk argi azaldu behar dira.

2008an onartu zen udaleko Euskara Plana. Euskara Biziberritzeko Plana  edota euskararen ordenantzak bezala, guretzako tresna egokia izan daitekeena. Bere garaian ez gintuen guztiz ase, horren lekuko onartu zen egunean Esti Zurikaraik plenoan esan zuena “ez da guk amesten dugun plana, ez da gure hizkuntza eskubideak % 100ean bermatuko duen plana…baina gure eskubideen alde pausu txikia izanda ere zerbait da,…”. Alegia, urrats bat izanagatik babestu genuen, beste batzuk nahi adinako urratsa ez zelako abstenitu egin zineten moduan. Besterik da, ez dela behar bezala garatu eta ez dela garatzeko behar bezalako baliabiderik eskaini. baina hori plana babestu zutenei eta gobernu ardurak dituztenei maila berean leporatzea ez zaigu zilegi iruditzen.

Ezker abertzale bezala sinatzen duzuenok, Aralarri leporatzen diozue, udalak euskara arloan duen erabileraren erantzukizuna. Hots, 2008ko planaren alde bozkatu genuenez eta behar den bezala garatu ez denez, 1982tik ona (Euskara Erabilpena Arautzeko Legea onartu zen urtea) hizkuntza normalizazioan, udal barruan egondako garapen urriaren erantzukizuna Aralarrena da ere. Zuena ez ordea, zuek “Durango euskalduntzeko lanean jarraituko duzue”.

Guk dakigula, aipatutako legea onartu zenetik, Ezker Abertzalea ordezkatuta egon da/gara udaletxean. Beraz erantzukizunen bat edukiko duzue ere, zuen komunikatuan  aipatzen duzuen “espainolez funtzionatzen duen udal eredu bikainean”, ezta?

7 urteko bizitza instituzionala duen alderdi batek (Aralarrek), erantzukizun osoa  baldin badu, betidanik Durangoko udal politikan murgilduta egon zaretenok ere, erantzukizunaren zati bat behintzat izango duzue. Jakinik, bere garaian Euskal Herritarrok-ek (EH), udal gobernuan izateaz gain, euskara batzordearen lehendakaritza ere izan zuela. Beraz, behar bada eredu espainol hori aldatzeko aukera Aralar sortu aurretik ere egon izan da.

Ildo honi jarraituz 2000. urteko maiatzean, euskara batzordean, EHk  lehendakaritza izanik, euskara planaren bideragarritasun txostena EHen aldeko bozkekin onartu zen.  2008 urtera arte ordea ez zen onartu, jakina talde mistoko kideen abstentzioarekin. Guk alde bozkatu genuelako bere garapen urriaren erantzule bagara, zuek ere plan honek izan duen atzerapenean erantzukizuna izango duzue, ez al da horrela?. Esan gabe doa EH eta gaur egungo talde mistoa ez direla gauza bera, baina adibidez, batzordearen lehendakaritzan zegoen pertsona, zuen udal-taldearekin hainbat prentsaurrekotan agertu izan da.  Denen aurka hasi beharrean, zergatik ez dituzue azalpenak etxean eskatzen?.

Bukatzeko, ez da gure asmoa, elebakartasunaren defendatzaileen mesedetan, elkarri mokoka aritzea. Pentsatzen dugu, liskarrak albo batera utzi, eta gai honetan eta ados egon gintezkeen beste hainbat aferatan elkarrekin jarduteko momentua dela.

Dani Maeztu eta Jon Artza, Durangoko Aralarren izenean

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados