Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Feminismoaren fama

Gure eskualdeko bilera batean emakumeen partaidetzaz ari ginela, kudeatzaile bikaina den emakume bati zera entzun nion: “ni ez naiz feminista baina…” . Mingarria suertatu zitzaidan adierazpena eta neure kautan pentsatu nuen: “beharbada zure aurretiko feministen lanagatik ez balitz zu ez zinateke aulki horretan egongo” baina tira, hor geratu zen.

Halere, mespretxu kutxua zerion adierazpen hura burutik kendu ezinda ibili naz luzaroan, eta behin eta berriz itaun bera zetorkidan: Zergatik bihurtu ote da feminista hitza hain deserosoa? Jakin badakit feminismoak ez duela izen onik zenbait alorretan baina, egia esan ez dakit zergatik duen hain fama txarra. Batzuetan iruditzen zait goi mailara heldu diren zenbait emakume ez ote diren feministatzat hartuko dituzten beldur edo lotsa.

Zorionez badago feminista izateaz lotsatzen ez den famaturik ere. Egun hauetan Onintza Iruretari irakurri diot Emma Watson aktore britainiarrak, Harry Potter film sortako heroiak, 18 urterekin erabaki zuela feminista izatea. Aktore honek orain 24 urte ditu eta joan den irailean Nazio Batuen Erakundearen egoitzan genero berdintasunaren aldeko hitzaldi interesgarria eskaini du.

Emakumeentzat ez eze, gizonentzat ere mezu sakonak jaurti ditu bere hitzaldian, baita galdera zorrotzak ere. Enmaren esanetan, ezer egiten ez badugu, 75 edo 100 urte beharko ditugu emakumeok gizonek besteko soldata jasotzeko, edota 15,5 milioi neskato oraindik ume direla ezkonduko dituzte datozen 16 urteotan, eta goazen martxan Afrikako neskatoak ez dira bigarren hezkuntzara helduko 2086 arte.

Panorama horren aurrean, gizon eta emakumeon arteko egungo ezberdintasunak desagertu daitezen, elkarturik jokatu behar dugula dio Enmak. Nire ustez, nahiz eta jai giroan murgildurik egon, merezi du Emma Watsonen hitzaldi osoa entzutea.

HeForShe (subtitulado) Spanish subtitles – YouTube Emma Watsonen hitzaldia gaztelaniara transkribatua

Hitzaldiak oihartzun itzela izan du sare sozialetan. Adibidez mutil batek idatzitako ondorengo eskutitz honek gogoeta egiteko bidea eman diezaguke.

El discurso de Emma Watson inspiró a un chico a escribir una carta

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. carmen

    Ados nago, ez dago zertaz lotsaturik sentitu, asko egiteko baizik.

    Deja una Respuesta
  2. carmen

    Ados nago, ez dago zertaz lotsaturik sentitu, asko egiteko baizik.

    Deja una Respuesta
  3. Azpi-gorri

    http://elpais.com/elpais/2014/10/09/icon/1412860559_359778.html
    Oso interesgarria. ¿Tías guay?

    Deja una Respuesta
  4. Azpi-gorri

    http://elpais.com/elpais/2014/10/09/icon/1412860559_359778.html
    Oso interesgarria. ¿Tías guay?

    Deja una Respuesta
  5. irene

    Gogoeta oso interesgarria, Marisa. Feminismo aurrera, matxismo atzera!

    Deja una Respuesta
  6. irene

    Gogoeta oso interesgarria, Marisa. Feminismo aurrera, matxismo atzera!

    Deja una Respuesta
  7. Mertxe

    Kaixo Marisa: patriarkadoaren eragina emakume batzuek euren alde dagoen filosofíari uko egiteraino heltzen da. Negargarria

    Deja una Respuesta
  8. Mertxe

    Kaixo Marisa: patriarkadoaren eragina emakume batzuek euren alde dagoen filosofíari uko egiteraino heltzen da. Negargarria

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados