Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Eperra

Abian da kantulagun proiektua Durangon. Irailaren 27an kalerik kale ibiliko dira hainbat kantuzale. Hitzordua 13:00etan. Ekimen interesgarria euskaraz abestea eta taldean aritzea gogoko dutenentzat.

Seguru asko aurrekoetan lez EPERRA abestia antolatzaileen zerrendan egongo da. Izan be, abesti hau inkunableen artean lehen postuan dago aspalditik.

Eperra euskal abesti herrikoia da. Bere jatorria Zuberoan du. 1979an grabatu zuen abesti hau lehenengoz Niko Etxartek Madrilen, izen bereko diskoan. Gerora, Anje Duhaldek Akelarre taldearekin abestu zuen eta hori da Hegoaldean hain ezagun den bertsioa. Horren ondotik berrogei bertsio inguru izan ditu abestiak, guztiak musikatuak.

Egia esan askoren gustukoa da abesti hau. Neuk ere behin baino gehiagotan kantatu dut, harik eta nire lagun batek zer abesten nuen ote nekien galdetu zidan arte. Aitortu behar dut Zuberera ez dudala oso ondo menperatzen eta zer esaten nuen ez nintzela ondo jabetzen. Harrezkero hasi nintzen konturatzen, eperra hitzaren atzean dagoen metaforaz.

Duda barik, abesti honen letra aspaldikoa da, birjinitatea emakume batek gorde behar zuen altxorrik preziatuena zenekoa. Gaur ordea beste garai baten bizi gara, zorionez birjinitateak baino parekidetasunak balio handiagoa du gutariko askorentzat.

Halandaze, nire lagunak erradikala naizela esango didan arren, ez dut letra hau abesteko indarrik ez gogorik, nahiz eta musika ederra duen abestia iruditu. Halan zein holan, Plateru eta enparauekin kantuan ibiltzeko asmoa daukat programan gustuko abesti ugari be egongo dira-eta.

Nire iritziz, irailaren 27a Txiki eta Otaegi erahil zituzteneko 39.urteurrena izanik, ondo legoke Ander Ertzillaren musika eta Unai Iturriagaren letrak dituen ‘Agurrik gabeak’ edo Urkoren “Gure Lagunei” edo gisa horretakoren bat kantatzea.

Urko – Gure Lagunei – YouTube

 

Eperra abestia

Eperrak badituzü bere bi hegalak  / Ahí tienes a la perdiz con sus dos alas

Bai eta bürün gainin kokarda eijer bat  /  así como una bonita cresta sobre la cabeza

Zük ere balinbazünü gaztetarsün eijer bat   / si tú también tuvieras una hermosa juventud

Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat  / para camelar a las chicas con esa linda cabellera rubia.

Amorosak behar lüke izan lotsa gabe  / El enamorado no debería avergonzarse

Gaiaz ebiltia ez üken herabe  / ni tener reparos por andar de noche

Egünaz ebiltia desohore leike  / seria una deshonra funcionar de día

Txoriak ere oro haier soz dirade / hasta los pajarillos estarían ahí para observarle

Ebili izan nüzü gaiaz eta beti  / Me he pasado día y noche

Eia! atzamanen nianez lili eijer hori / a ver si conseguía esa hermosa flor

Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki / por fin la he encontrado

Lümarik eijerrena beitzaio erori  / pero ¡bien triste! ues ha perdido su más bonita pluma

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. CARMEN

    Eskerrik asko Marisa, ez zuen ideiarik zer zegoen abesti honen atzean…

    Deja una Respuesta
  2. CARMEN

    Eskerrik asko Marisa, ez zuen ideiarik zer zegoen abesti honen atzean…

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados