Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Eguenak

Eguenak

Asteko egunen heptagramaTxikitxuten eguena noiz helduko egoten ginen. Eguen arratsaldean ez genuen eskolarik izaten, gure arratsalde libre bakarra izaten zen, ???jueves infantil??? esaten zitzaion. Akordetan naiz Bilboko zapata dendetan, zapatak erosiz gero, globoak oparitzen zituztela. Seguru asko ez genuen geure umezaro osoan be globo askorik jasoko, oinetakoak apurtu arte erabiltzen genituen-eta.

Gerora eskola ordutegia be aldatu egin zen eta zapatuetara pasatu jai eguna. Halan da ze, eguenak emozio bako egun bihurtu ziren, astegun buruzuriak. Gaur egun ostera, eguenak leku askotan itzelezko protagonismoa hartu du pintxo-potea dela eta. Ez dakit moda horrek zenbat iraungo duen baina oraingoz deigarria gertatzen zaigu eta lagunekin topo egiteko aitzakia izaten dugu.

Durangon, kantu zaleek ere izaten dute hilean behin euren hitzordua. ???Kantulagun??? izenarekin hainbat abeslari biltzen dira Plateruenean Larrabetzuko gitarra joleak gidatuta. Ekimen interesgarria galtzen doan kantatzeko ohiturari eusteko.

Andereak taldekoak be eguenero Andra Mariko elizpean izaten gara geure pankartaren atzean, indarkeriaren aurkako aldarrian. Gure agerraldia alferreko dela pentsatzen du askok, baina egoera aldatzen ez den bitartean zer edo ha egin beharra dagoelakoan gaude gu.

Mugarra odol emaileen elkarteko kideak ere eguenero 16:30etatik 21:00etara izaten dira Durangon anbulatorio zaharrean. 1.250 odol emaile ditu elkarteak ???besteei bizia eman eta osasuna berreskuratzen laguntzea??? da haien helburua.

Zinezaleek ere aukera bikaina izaten dute eguenetan. Izan be, Cine-Clubean hainbat film eder eta sakon ikus daitezke.

Beraz, eguenek nire txikitako akorduan ez eze, orain ere badute euren xarma. Durangarrok behintzat eguenetan hainbat aukera dugu; disfrutatzeko, errebindikatzeko, zein solidaritatea agertzeko.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Mer

    Oso gogoeta interesgarri eta ongi pentsatutakoa Marisa.

    Deja una Respuesta
  2. Mer

    Oso gogoeta interesgarri eta ongi pentsatutakoa Marisa.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados