Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Asteburu pasa

Urtean behin, nire koadrilak lagun arteko bidai bat prestatzen du. Guztira, lau gara eta urte asko daramatzagu mota honetako txangoak antolatzen. Esango nuke, eta oker ez banabil  aurtengoa bostgarrena izan dela. Ez pentsa erraza denik,  aurretik lan gogorra egin behar da, euroak aurrezteko. Etxeko ekonomiari kalte handirik ez eragiteko, txinurriak bezala pilaketa lana egin ondoren eta lortzen den diruaren arabera hiri bat aukeratzen da. Ez pentsa, edozein motatako txangoa denik, ez???seme-alaba eta senar barik. Nerabeak bagina bezala sentitzen gara baina egia esan, eguneroko zereginetara oso nekatuta itzultzen gara. Zimur bat edo bi gehiagorekin, gainera. Eta zergatik?  Barre egiten delako. Risoterapia intentsibo bat ematen du. Guretzat terapia bat da.

Ekainaren 30a. Eguerdia Madrilen eta 35º gradu. Izerditan eta ohartu gabe, Lesbianen, Gayen eta transexualen eguna zen. Uff! Jendez gainezka zeuden Chueca eta Gran Vía  kaleak. Sexu askatasunaren alde lan egiten duten kolektiboetako pertsonak, homosexualak, transexualak eta egoeraren kontzientzia hartutako gizon emakumeak bertan. Azal kolore desberdinetako neska mutilak, gazteak, nagusiak baina guztiak zuten gauza bat amankomunean, askatasuna.

Inor ez zen ezkutatzen eta kolektibo bakoitzak  bere aldarrikapenekin azaltzen ziren. Batzuentzat, hizkuntza homofobo, lesfobo eta transfoboa baztertu behar da, eta kolektibo hauen arazoak ezagutarazi. Besteentzat, lesbianak, gay eta transexualak kide aktiboak izan behar dira eta besteentzat, lege baztertzaileak kendu behar dira.

Aldarrikapen guztiak zilegiak dira baina asko dira oraindik ere lortu gabeko gauzak eta horietariko bat aipatu behar dut, nire ustez hezkuntzak azaleratu beharko luke badirela sexu aukera asko, eta guztiak duinak direla. Eskoletan horrelako mezuak zabaldu beharko lirateke eta noski,  eliza katolikoak barkamen publikoa eskatu, homosexualen eta transexualen kontra esan dituen guztiengatik.

Asteburua kolorez betea izan da eta datorren urtean auskalo! Ahal bada harrotasunaren eguneko asteburua aukeratuko dugu. Saiakera egingo da, hainbeste kolore eta askatasuna. Uff! Zoragarria izan da. Agian, Bartzelona? Horrela jarraituz gero, mota honetako bidaiak gustokoa duten emakumeentzat bidai agentziaren bat zabal dezakegu. Nork daki? Krisi garaietan imajinazio handia behar da???eta!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Asteburu pasa

Uda sasoia heltzen den bakoitzean nekatuta eta eguneroko errutinatik ihez egiteko eta oporrak hartzeko gogoa sartzen zaigu. Hemen nabil, denboraldiko azken zutabeak zeri buruz idatziko eta han, estresa kentzeko nire lagunak egin zidan proposamena zuei egitea erabaki dut. Ea kurtso amaiera erosoagoa egiten zaigun, oporrrak hartu aurretik. Natur belarretaz arituko naizela pentsatuko duzue baina ez… asteburu pasa batetaz. Ikasturteko azken txanpa horri aurre egiteko, aizue.

Terapiarik egokiena dela esan dit. Asteburu bat pasatzea baina horretarako oso garrantzitsua da zelan antolatu. Bidaia egin aurretik, ondo planifikatu behar da eta horretarako lagunak aukeratu behar dira. Konfiantza handikoak eta batez ere, umore handikoak . Argitu beharreko beste datu pare bat dago; ekonomikoa izatea eta lekua aukeratzea ere oso datu garrantzitsua da. Bartzelona esatebaterako. Ez da berdin, gazte jendea dagoen toki batera joatea edo insersoko aita amonak joaten diren Benidorrera. 65 urte betetzen ditugunean joango gara.

Asteburua, lagunak eta herria aukeratuta prest dago bidaiari hasiera emateko. Autoz sei orduko bidaia denez, janaria biltzeko plastiko transparenteaz estalita txorizo pizka bat eramaten da. Orduak aurrera doaz eta han, Bartzelona. Ostalera iritsi, maletak utzi eta bizkor bizkor kalera. Ai ene, zelako poztasuna! Plaza berrian dauden terraza batean jarri eta garagardo fresko bat hartzen den bitartean, erlajazio puntu batean, urteko gertaera guztiak  kontatzen saiatu. Denek batera hitz egiteko ohitura eta hain tonu altuarekin, denek begira. Nongoak ote dira? Hizkuntza arraro hori nongoa izango da? Balkanetakoa? Berdin da. Afrikarrek ere oso altu hitz egiten dute, eta iñork ez die ezer esaten. Ze kristo!

Terrazan izaten diren solasaldi guztietan gehien errepikatzen den gaia janariarena da. Batek dio, laranjazko xukua, tostadak eta kafesnea . Besteak, patata tortilla eta kafesnea Hirugarrenarentzat, ingelesak egiten duten gozari ederra eta laugarren lagunari berdin zaio.

Hurrengo egunean turismo egitea erabakitzen da. Aurreko egunean aukeratutako kafetegian gozaltzen aritzen ziren bitartean, Bartzelonatik gertu dagoen Villafranca herrira joatea erabakitzen da baina baita ere, non bazkaldu, non afaldu eta zein diskotekara joan.

Neka eginda amaitzen da, goizetik goiz esnatu, leku batetik bestera oinez baina era berean, burua aske, hutsik. Noiz behinka, ordenagailuaren disko gogorra utzitu egin behar da, ordenagailua bera itzali, hozten jarri eta berriro piztu, lanean behingoz hasteko. Gure buruarekin ere gauza bera egin behar  da. Nire lagunari ondo irten zaio eta datorren urteko bidaietaz pentsetan dabil. Ahal izanez gero, saia zaitezte. Nik egingo dut.