Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

SOPArik nahi? Hemen duzu katilu betea

Sutan dago Internet azken
egunotan. Pelikula amerikanoetan
ohiko gertatzen den moduan,
Federal Bureau Investigationeko
mutilek  MegaUploaden
sartu, zerbitzariak itxi eta
 bertako langileak
espetxeratu zituzten ostegunean.
Harrezkero, era bateko eta
besteko iritziak entzun eta irakur
daitezke; batzuk pozik ustezko
“piratakeria”
delakoan, eta besteak haserre
norbanakoaren oinarrizko hainbat
eskubide urratu direlakoan. 

Kaleko gehienoi Megaupload,
Rapidshare eta horrelakoetaz
entzutean, pelikula, musika eta
irakurgaiak jaisteko tokiak etortzen
zaizkigu gogora. Bizimodua
amaraunean irabazten duen
lagunari eskatu diot iritzia, eta
 gertatutakoak harridura
bezalako haserrea sortarazi diola
aitortu dit berak. Azaldu didanez,
egia da itxi berri dituzten
zerbitzariak hirugarren batek
sortutako agiriak metatzeko eta
partekatzeko erabili izan direla, eta
alde horretatik  jabego
intelektuala  defendatzea
izan omen dute helburu.

Baina horren aurrean, hainbat
eta hainbat izan dira MegaUpload
beren agiri pertsonalak metatzeko
biltegi gisa erabiltzeko ohitura
hartu dutenak. Eskuko telefonoak
 telefono finkoa ordezkatu
duen garai honetan, e-mezuak
bere modura ordezkatu du ohiko
posta zerbitzua; eta  azken
aldi honetan, biltegi-zerbitzari
hauek disko gogorrak ordezkatzera
etorri dira eta  agiri astunak
gordetzeko tokitzat hartzen dira;
agiria  postaz bidali
beharrean, zerbitzariko gunearen
esteka bidaltzen da, bertatik
dokumentuak jaisteko. 

Zerbitzaria ixtearekin batera,
eskuraezin bilakatu dira hainbat
eta hainbaten agiri pertsonal eta
profesionalak. Web editoreek
bertan gorde dituzte beren diseinu
lanak, musikariek giltzapean
dituzte  orain  libreki
partekatu nahi dituzten musika-
lanak, hainbat argazkilarik ezin
dituzte orain beren argazkiak
berreskuratu…. hori guztia SOPA
legearen aitzakiapean, FBIren
“mutilek”
 partekatzea
“piratakeria” deitzen
duten kontzeptuarekin identifikatu
dutelako. 

Zer gertatzen da orain
MegaUploaden nire lana
gordetzeko inbertitu dudan
diruarekin? Zer gertatuko da orain
nire lanarekin? Nirea ez al da
jabego intelektuala? Galdetu dit
haserre. Eta ondo pentsatzen
badugu, “operazio
erraldoi” honekin autoreen
eskubideak babesteko
aitzakiapean egin badute, jakin
nahiko genuke orain milioika
erabiltzaileen  eskubideak
zer bide bazterretan geratu ote
diren. Estatuan ere “bero-
bero” egon ziren aldi batean Sinde
legearen gorabeheran. Oraingo
gobernuak onartu eta aplikatu
 nahi omen du, sozialistak
boterean zeuden garaian kontra
agertu ziren arren.

Ikusi beharko dugu orain zer
gertatzen den. Alde batetik daude
orain  jabego intelektualaren
aitzakiapean Internetekin edukiak
sortzeko, metatzeko eta
partekatzeko sortu zen modu eta
askatasuna hesi artean gorde nahi
dutenak. Beste aldetik daude
 itxierak sortarazi dien
haserreak bultzatuta
 “guda
irekirako” deia egin
dutenak. Erdian dago herria,
askatasun murrizketa ororen
biktima. Betiko kontua…

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados