Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Pribilegiodunak

Zutabea idazten nagoela,
Beatles taldeko John
Lennonen
abesti baten
doinua sartzen da etxeko
egongelara. Imagine.
Etxera nentorrela ikusi dut, Andra
Mariko elizpearen alboan gitarra-
jole gaztea eseri omen da gaur
iluntzean. Hor ikusten dudan
lehenengo aldia da. Doinua bere
gitarrak jartzen du eta Lennonek
hitzak. Eta bien artean, gitarra-jole
anonimoaren eta John Lennonen
artean, Alde Zaharreko kaleei
kutsu bohemioa ematen diote.

Kalea husten denean, edo
hotza jasanezina egiten denean,
gitarraren zorroko diru apurra
poltsikoan sartuko du,
instrumentua gorde eta epeletara
joko du; epelik badu gaua
pasatzeko. Pribilegiorik gabeko
gizakia da, pribilegiorik ez duen
gizarte-taldekoa; beharbada,
batek daki, langabezian geratu
den gizasemea eta zorrak itota
bankuak etxea kendu diona.
Iluntzean egiten du, kale-gorrian,
soldata finkorik gabe, aparteko
orduak kobratu gabe, gizarte
segurantzarik gabe, osasun
asegururik gabe, pentsio-planik
gabe, Gabonetako aginaldorik
gabe. Pribilegiorik gabea.

Marx-en klase arteko borroka
dialektikoa beti egon da historian
zehar eta beti  egongo da. Nik gaur
egun ere ikusten dut borroka hori,
eta gizartea, neure moduan,
borroka hori ikusteko gero eta
prestutasun handiagoarekin
ikusten dut. Azkenaldiko borrokak
horiexek direla iruditzen zait,
pribilegiodunak pribilegio gabe
uztea: politikariei soldata jaistea,
bizi guztirako soldatak ezabatzea;
funtzionarioei pentsio plan
pribatuak kentzea; irakasleei lan
ordu gehiago egin ditzaketela
erakustea; langileei soldata
izoztea. Baina arriskutsua da hori,
pribilegiodunek euren pribilegioak
nola irabazi dituzten ikusi beharra
dagoelako; pribilegio guztiak maila
berean kokatu ezin direlako; eta
agintariek zenbait beharrizan,
gizarteak lortu dituen zenbait
eskubide ???pribilegiotzat??? jotzeko
joera dutelako. Alegia, eskubideak
eta pribilegioak ezberdindu behar
ditugu.

Osasun alorrean kokatuko
naiz, aurretik esandakoaren
adibide bat jartzeko. Osasun sailak
Elorrion anbulantzia bat ezartzea
???pribilegiotzat??? izan dezake; aldiz,
Elorrioko herritarrek euren
eskubidetzat defendatu dezakete.
Gertuko beste adibide bat
Durangon trena lurperatzeko
obrarena izan daiteke. Durangarrok
uste dugu trenak lurperatuta joan
beharko lukeela, eta itxaron
duguna itxaron ostean, eskubide
moduan ikusten dugu. Aitzitik,
Etxebizitza sailburuak hainbat aldiz
esan du, durangarrak
pribilegiatuak garela, biztanleko
egin den diru inbertsioa inon baino
handiagoa izan delako.

Atzoko Durangon.com-eko
hasiera orria irakurriz bururatu zait
hausnarketa hori. Zutabegile batek
herri mailako kiroletan eta
kirolarietan pribilegiodunak ikusten
zituelako. Futbolariak, adibidez,
pribilegiodunak; emakumezko
saskibaloi jokalariak, pribilegio
gabeak. Baina horra hor nire
galdera: zerekin egongo ginateke
pozago, pribilegiodunei pribilegioak
kenduta edo pribilegio gabeei
pribilegioak emanda? Alegia,
goikoak behekoekin parekatu
beharko genituzke edo behean
daudenak goikoekin?

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados