Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Harrotasunetik sortu den lotsa

Berde jartzen omen gara
bekaitza gure bila datorrenenean.
Berde kolorekoa ere bada
jeloskorren inguruan ibiltzen den
momorroa… gorria omen da
lotsaren adierazgarria. Gorrituta
gabiltza batzuk inguruan,
Gipuzkoan jaiotako eta Gasteizen
hazitako gizon bat, diruak eros
dezakeen edozer izanda ere,
erosten ez diren zoriontasun
guztiak izanda ere, inoren dirua
poltsikoratzeari ekin
diolako. Urdagarin du abizen
tipoak.


Duela hamar urte inguru,
harrotasuna ereiten zihoan han-
hemenka, printzearekin lotzea
lortu zuen kirolari gazte-panpoxa.
Eta errepublikazaleon artean
errege eta printzeen kontu horiek
soberan izan ditugun arren, euskal
abizeneko tipo dotore hark
zenbaiten begietara euskal
emakume eta gizonon
zintzotasuna, garbitasuna eta
–zergatik ez-
dotorezia  gorpuzten zuen.
Harrotasuna nagusitu zen orduan,
auzoko edo herriko bat kultura,
ekonomia edo edozein esparruko
gorenetara iristen deneko
harrotasuna sentitzen dugun modu
berean.

Azken
asteotako albistea da urrezko mutil
horrek barruan kakatzez egina
zegoela, eta aztoratuta dabiltza
horregatik  politikari,
kazetari eta erregeren ingurukoak.
Egun batetik bestera ahaztu dira
harrotasunak, baztertu dira irudiak
eta kendu dira ordezkaritzak.
Beharrezko omen dute ardi beltza –
edo belztua- baztertzea, erregeren
eta bere familiaren irudia salbu
mantentzeko. Urdangarin 
omen da orain aingeru artean bizi
den deabrua. Baina, hainbesterako
izango ote da belztasuna? Ardi
guztiz zuririk ez dago, ardi guztiz
beltzik ez dagoen modu berean.

Ez dut nik
lapurrik defendatuko, are gutxiago
aberatsa aberatsago egiteko
helburuarekin lapurtzen denean.
Baina kasu honetan, 
gehiegizko infernuratze
–hatsa hartzen diot 
estatuko medioek- eta inguru
hauetako batzuek ere- erregeren
suhia lurrazpiratzeko darabilten
jardunari. Ondo baino hobeto dago
auziperatzea eta
“ogerleko” bat
lapurtu baldin badu, legearen
arabera zigortzea. Baina,
hainbesterainoko zarata honekin,
ez ote dituzte aitaginarrebaren
tranpak ezkutatu nahi?

Herri bat
zuzentzeko orduan, odol kontuek
garrantzirik eta zerikusi berezirik
izan beharko ez luketen garai
hauetan, diktadore batek erregea
inposatu zuen eta  familia
oso batek estatuaren soldata jaso
du harrezkero, herriaren
borondateak eman ez dion
ordezkaritzaren truke. Ezagunak
izan dira ordutik aurrera, errege
deitzen denaren gehiegikeriak.
Ezagunak izan dira,
medioetan  zuzenbideko
estatu batean onartezina izan
beharko litzatekeen zentsura
inposatu den arren. Gaur egun,
askatasun handixeagoa omen
dago errege, printze edo printzesaz
hitz egiteko, baina guztiz
neurrigabea da une honetan errege
goratzeko egiten ari diren
ahalegina. 

Batzuek
ohitura dute hurkoaren burua
zapaltzea, beren burua salbatzeko
eta lokatzetik urrun mantentzeko.
Ez omen dute beren jarduna
zuritzeko beste modurik…

 

 


 

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados