Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Hitz baten garrantzia

Hitzak erabiltzen ditugu ahozko zein idatzizko komunikazioan. Hitzak dira, horretarako bide bakar izan ez arren, gure pentsamendurik ezkutuenak gorpuzteko orduan erabiltzen ditugunak. Hitzak dira ideien palazioa egiteko behar ditugun adreiluak. Hotzean begiratuta, hitzak esaldi baten zatitxo xumeak baino ez dira, baina mundu oso bat  unetxo batez eraikitzeko edo eraisteko boterea dute.

Hitz bakar batek lokatzean hondoratzen zaitu edo zeruraino altxatzeko ahalmena izan dezake. Batzuetan, hitz izatera ailegatzen ez den keinu hutsak lortzen du norbanakoa ezerezetik salbatzea. Errazegi etortzen zaizkigu ahora hitz mingarri, hotz, gogor eta iraingarriak, baina babesa eta elkartasuna ematekoak handiegi eta ahozkaezin egiten omen zaizkigu.

Pertsonen detailerik nimiñoena adierazteko hitzak, gehiegitan erabiltzen dira trufarako , eta  batzuetan lanbideen adierazle besterik ez direnak ezkortasunez jantzi eta elur izoztua harriz gogortua bailitzan jaurtitzen zaio arima ahulduari. Harriak okelean ateratzen duen ubela baino mingarriagoa da hitzak  bihotzean eragindako  kaltea.

Munduan batzuk gara lodiak, txikiak, garaiak ,ile horiak, herrenak, betaurrekodunak, ile kirrudunak, down sindromedunak, itsuak, burusoilak, buru azkarragoak, bekain bakarrekoak, geldoagoak edo bizkorragoak. Lanbide batzuk ere badaude irainerako erabiltzen direnak eta lanbide guztietan gertatzen den moduan, norberak erabakia badu, ezin da ezer txartzat jo. Adinarekin, gauza berezia gertatu ohi da, den-denok txiki jaio garelako eta adin guztietatik pasatu ostean zahartzarora heltzeko helburua dugu. Hala ere, aise erabiltzen da “zahar” berba, ahul, ezerez, eta balio gabearen sinonimo gisa.

Ezaugarriak dira horiek guztiak, begi urdina, medikua, abadea, liraina, gaindohatua edo buru argia diren moduan. Adjektibo eta lanbideen zerrendetan sailkatzen diren hitzak. Kalte egiteko erabiliko ote ditugu?

Txepelkeriatzat har daiteke gaurko nire aldarri hau; pentsatuko duzue hitzak  besterik ez direla, baina nik  hitzak gizarte bigun, abegikor,bidezko eta samuragoa egiteko tresna jotzen  ditut eta hala erabiltzen saiatzen naiz, batzuetan burua berotu eta hotzean garatutako pentsamendu honetatik  aldentzen banaiz ere. Gizakia baino ez naiz.

Ez al da esaten eztiarekin  kolpeen bidez baino “ euli” gehiago harrapatzen direla? Hainbatetan egiaztatu izan dut, hitz izatera doi-doi ailegatu den hizki multzo batek ingurua hobetzen laguntzen duela, apur bat sikeran…

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados