Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Ezberdintasun pil-pilean egosten da…

…genero bortxakeria edo  batzuek “bortxakeria matxista” deitzen duten hori. Genero arteko berdintasuna da, eta sorburua hori dela esan eta esan gabiltzan arren, inoiz ez da nahiko gertatuko, arazoa behin betiko eta errotik erauzi arren behintzat. Arazo latza da, eta ezagutu diren zenbakiak ikusita ez dauka itxura onik, genero arteko desorekak hor daudelako  eta  zenbait alorretan txikitu beharrean, handitzeko bidea hartu duelako

Ostiralean eman ziren zenbakiak; horrelako kasuetan zenbakiek ez dute gauza garrantzitsuegirik esan nahi, 0 ez diren zenbaki guztiak altuegiak direlako, eta zoritxarrez hori zenbakiori ez dugu orain arte inon ikusi.

Baina bai aipatu nahiko nuke 2011 honetako  lehen seihilekoan  salaketek gora egin dutela % 16an  eta Jaurlaritzaren bozeramailearen hitzetan behintzat kasuak  %10 “baino”  ez dira hazi. Barkatu?  Ez naiz salda horretan sartuko, baina ari garen gaiarekin kontu handiz ibili behar da eta hitz guzti guztiak ondo neurtu, eta “ baino” hori ez dago toki onean jarrita.

Hazkundea beraz, eta zenbaki guztiak beldurgarriak direla argi utzita, gazteen artean eman den hazkundea da larrua altxatzerainoko ikara eragiten didana. Ezagun genuen eta ezagun dugu hori, baina urterik urtera egiazta dezakegu genero bortxakeriak zenbaki berrietara iristen dela, susterrean duen ezberdintasuna hor dirauelako.

Ez da erraza 20 urteko neska bat genero indarkeria sufritzen duela onartzea , 44 urte izateak ematen didan ikuspegitik behintzat  pentsa nezakeelako 20 urteko “umeak” ez duela bere inguruan emakume eta gizonen arteko botere harremanik ikusi. Nik eta neure belaunaldikoek bai,  bestelako gizartean bizi ginelako eta nahiz eta etxean tratu txarrik ikusi gabe bizi izan  garen  ,gizonaren garrantzia  eta emakumearen mendekotasuna azpimarratzen zen giroa arnasten genuen. Hala zen eta kito.

Baina ez, kitorik ez, 20 -eta are beldurgarriagoa dena- 17 urteko nerabeen artean  ikusten dira  gaur egun 40 eta 50 urteko gehienek bukatutzat ematen genituen harreman klaseak. Oinarrian, hor nonbait dago gizona emakumea baino gehiago delako  eta  harreman pertsonalak jabetzan oinarritzen direlako ustea, eta hortik datoz gero ” zu nirea zara” ” jeloskor naiz maite zaitudalako”, ” ni gabe ez zara ezer”  eta horrelako perlak.

Zoritxarrez guk pentsatu baino gehiago dira genero bortxakeriaren biktimak. Genero bortxakeria emakume izate hutsagatik eragiten den erasoa delako, batzuetan hitz eta mehatxuen bidez eta besteetan ukabil eta kolpez.

Salatzen denerako- salatzera heltzen den kasuan jakina-  hezur-haragiak ondo kolpatuta ditu eta horiek baino lehenago ere, era guztietako irainak eta mehatxuak entzun behar izan ditu.

Baina, zelan konpondu hori? Lehenago ere esan dut – eta nekatu arte esan beharko dut- bortxakeria ezberdintasun eta desorekatik datorrela,  eta egunero ikusten dugu emakume eta gizonaren aukera eta eskubide berdintasuna urratzen direla. Ostiraleko egunkarian irakurri nuen Alacanteko aita berri batek umea jagoteko lanaldi murriztua eskatu zuela eta  ukatu egin diotela ama umea bera bakarrik hazteko gai delako. Esango didazue bada, horrelakoekin, nora?

 

 

 

 

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados