Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Ezin lokartu

Egun osoan leku batetik bestera ibili beharrak neka-neka eginda utzi nau eta esnatzeko makina bat kafe hartu, eta…gero, gauean ezin lo hartu. Ohean sartu baina alperrik. Gora begira, behera, albora baina… ezin dut. Erdi urduri erdi aspertuta nengoen eta telebista piztu eta erraz lokartzeko zerbaiten bila jarri nintzen. Zappingari eginez, botoia sakatu eta han, joandakoarekin hitz egiteko aukera ematen digun eta etorkizuna asmatzen duen emakume batekin egin nuen topo.

Ez dut ezertaz ezagutzen baina emakumearen aurpegia ezaguna egin zait. Egia esan, sorgin bat dela iruditu zait, ile luze zuri koloretsu horrekin, begi handi horiekin eta daraman soinekoarekin… beldurra baina era berean, morbo pizka bat piztu zait. Esango nuke,  telebistako Acorralados izeneko reality-an agertzen den Aida-ren ama dela. Badakizue nor den Aida, ezta? Programa larrosetan azaltzen den emakumea eta deabrua baino okerragoa dena. Orain bai, ezta?

Emakumea mutu zegoen, oso hunkituta. Hara, zer du oraingoan? Zein katetan nengoen ikusita, Jorge Javierrek zuzentzen duen ‘La caja¡ bezalako programa bat zela pentsatu nuen.  Baina keba, hori baino okerrago. Hildakoekin harremanetan jartzeko gaitasun berezia duen emakume edo medium bat zen eta iraganean oso gertukoa izandakoren baten mezua igortzen ari zen. Ai ene!

“Une honetan zure alboan dago. Zoriontsua dela eta ardo goxoa eta pastak egunero jaten dituela esan nahi dizu, joandako beste senide batzuekin dagoela eta beti babesten zaituela. Gogoratzen duela zu txikitan…”

Egia ala gezurra izango da? Horrelako kontuak nire amonak txikitan kontatzen zizkidan. Norberaren sinismenaren arabera baliagarria izan daitekeen ezkutuko mundu horren inguruan horrelako saio bat eginez, ikusleak hunkitzea al da helburua? Zera, gaudenokin nahikoa ez balitz bezala. Eta nolatan sartzen da pertsona bat halako saltsa batean? Tristea ez, negargarria dela esango nuke. Edo ni bezala lokartu ezinik hainbeste kafe hartu ondoren…

Zappingari ekinez, natura izeneko katea aurkitu nuen baina gustoko ez ditudan animaliak bertan zeuden, suge handi eta pottolo bat ardi inuzente bat jaten… Uff! Beste botoi bat sakatu nuen eta futbol partidu baten ondorengo mahainguru aspergarria. Hori ere ez. Azkenean, teletiendaren programa bat… Harekin bai, goxo-goxo lokartu nintzen. Nire etxean dagoen sagu madarikatua ia behingoz harrapatzen dudan, teletiendan iragarritako tramankulo eder horri esker!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados