UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Tente

Lezio handia ematen ari dira Japoniarrak. Zoritxarrez egunotan, japoniarrentzat ez da luxuzko aparaturik. Ez daude garbigailu  modernoak, altuera handiko etxeak, teknología mailan azken aurkikuntzak. Orain, berriz, familiarik eta etxerik gabe geratu direnen istorioak dira. Hilotzak ugari, desagertuak milaka, hotza, tristura, mina, negarra. Akabo aurrerakuntzarik modernoenak. Une latz honetan ere, duten bizimodu ordenatua eta orekatuarekin jarraitzen dute. Ikaragarria iruditzen zait.

Lurrikarak eta tsunamiak dena suntzituta utzi dute eta bertatik heltzen diren irudiak harrigarriak dira. Tsunami honek gure herriko bezalako etxeak suntsitu ditu, gure bezalako autoak eta herriak, enpresak, azpiegiturak. Azken zifra ofizialen arabera, 8.000 tik gora dira hildakoak eta, ia 13.000 desagertuak. Irudi negargarri hauek ikusten ditudan bakoitzean, japoniarrak, gehienak behintzat, tente azaltzen dira telebistako irudietan eta interneten. Ez dute negarrik egiten. Badakite baina bakardadean egiten dute. Besteari, albokoari min ez egiteko.

Beste herrietan berriz, sarekadak, borrokak, negarrak, ohiuak eta Japonian berriz, hain ederki antolatu dagoen herri honetan, dena errespeto osoz, bakoitza bere txanda errespetatuz eta lasai ikusten dira. Noiz eta momentu latz honetan. Txapela kentzekoa.

Japoniaren egoera azaltzerakoan agintari baten eskutik entzun izan dut, egoera apokaliptikoa dela. Apokalipsiak munduaren amaiera iragartzen du, ezta? Hori pentsatzen nuen baina guzti hori ziurtatzeko hiztegira jo nuen eta han aurkitu nuen, esanahia. Apokalipsia katastrofearen errebelazioa da eta ez katastrofea bera.

Naturak eragindako kalteei aurre egiten ari diren bitartean, erradiazioa hastear omen dira zutik irautea lortu duten biztanleentzat.

Istripu nuklearraren eragina janarietan uste baino handiagoa izango dela ohartarazi dute. Kontsumitzeak osasunean inolako ondorio kaltegarririk ez duela azaldu du gobernuak, eta herritarrei lasaitasunez jokatzeko eskatu die, berriz ere baina oraingo honetan ez dira fidatzen gobernuak esaten duenarekin. Halere, hiritarrek lasaitasun handiz jokatuko dute.

Eta orain zer? Ba ziur nago egoera apokaliptiko honetatik irtengo direla, lasaitasun handiz eta berriro ere, lezio ederra emango digute. Japoniarrak dira.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados