Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Western

Erretzearen kontrako legea indarrean sartu denetik, 15 egun besterik ez dira bete eta ai ene, zer nolako eztabaidak, haserreak, insumisiorako deialdiak eta jipoiak jaso dituzten. Horrela jarraituz gero, tabakoaren debeku honek lortuko du inork lortu ez duena. Desobedientzia. Hau da panorama!

Debekua indarrean dagoenetik, taberna eta jatetxeen kanpokaldean pertsona taldeak ikusten dira. Gehienak, erretzaileak. Taberna barruan ezin denez, kanpora irtetzen dira eta kasu askotan,  solasaldi inprobisatuak sortuz. Uda sasoian eguzkiaren epeltasunarekin  ondo dago baina neguan, egiten duen hotzarekin…uff! “Ni ez naiz sekula taberna barrura sartuko”, “injustizia galanta”, “nik nahi dudana egiten dut eta kitto”, “ Gobernuak zergak kobratzen ditu eta guk  debekuak…””Nire tabernan ez dut lotería boletorik salduko” bezalako esaldiak entzuten dira. Denak gai honekin erlazionatuak, noski.

Egia esan, gogoratzen dut, nire lehen kafearen osteko zigarroa eta baita ere, bazkaldu ostean eta kafearekin batera erretzen nituenak. Zelako plazerra! Egunero, bi zigarro izango baziren , ez nion erretzeari utziko. Bata, bestearen atzetik zetorren eta horrela ezin da. Berrogei urte eman beharrean, larogei urte ematen nituen eta horrek  suposatzen duen kostu ekonomikoarekin.  Erretzaileak ez direnentzat, berriz, justizia egin da. Erretzaileen keak arnastu ondoren, aire osasuntsoagoa arnasteko garaia ere heldu zaie. Durangoko zein Durangaldeko tabernetara  sartzen bazara, aire garbia arnasten duzu. Hain garbia da, toki batzuetan komunak garbitzeko erabiltzen den likidoa ere usaintzen dela. Dena hain garbi dago.

Batzuentzat injustizia dena besteentzat ez. Gizartea horrelako da. Hainbat adibide daude baina kontua da, espionajea egiteari ere ekin behar diogu? Guk salaketa bat jarri behar diogu tabernan edo jatetxe batean erretzen dagoenari. Salatariak ote gara?

Horrelakoak entzuten ditugunean, airea benetan kutsatu egiten da. Airean zintzilik dauden eta kutsatzen duten partikularrak irtetzen dira eta ondorioz, egoera ulertuezinak sortzen dira. Horietako bat, Iruñean gertatu dena. 24 urteko neska batek jipoiak jaso ditu. Badirudi, errege egunean erasoa jaso duen neska hau taberna batean zegoela eta beste gazte bat erretzen ikusi zuenean, tabernaren jabearengana joatea bururatu zitzaiola, erretzen zegoen gaztea salatzeko. Gaztea egoera horretaz ohartarazi zenean, jo egin zuen eta sudurra apurtu zion. Azkenik, polizia nazionalak gaztea atxilotu zuen.

Iruñean izandako gertaera tamalgarria da. Uste dut, tabakoaren legea zorrotzegia dela eta ematen du, Western filmeetan irudikatzen dizkiguten filmeetako bat dela. Euskal Telebistako bigarren katean arratsaldeetan ikus daitezkeenak. John Ford edo Kirk Douglas bezalako aktore ezagunak agertzen diren horietakoa. Westerna asmatutako generoa da, fikzioan oinarritutakoa, eta erretzearen kontrako legearen ondorioz sortutako egoerak, berriz, errealak. Gure herritik gertu gertatzen direnak.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados