UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Isunak

Nik hartu nuen ezustekoa. Larunbatero egiten dudan bezala, Durangora jeitsi nintzen erosketak egitera. Aparkatzeko tokia aurkitu ezinik ibili ondoren, TAO gunean utzi behar izan nuen. Tiketa hartu, autoan utzi eta lasai joan nintzen gabonetako erosketak egitera. Eguraldi ederra zegoen eta jendez gainezka Durangoko kaleetatik zehar. Gabonetako irudia.

Erosketak oso azkar egin nituen eta kafe bat hartzeko denbora ere izan nuen. Autora itzultzerakoan, banekien TAO gunean utzi nuela baina utzitako tiketa izan beharrean isun bat ematen zuen. Ze demondre! Isuna jarri didatela baina zergatik? Odola sutan. Baina zer gertatzen da? Telefonoa hartu eta deitzeko prest nengoen.

Hurreratzen nintzen heinean, nire autoan jarritako isuna gezurrezkoa zela konturatu nintzen. Ondorengo testua irakurri nuen: “Eusko Jaurlaritzako Garraio saila, Abiadura Handiko Trenaren obretako gastu handiak ordaintzeko (6 mila miloi euro baino gehiago) isunak zabaltzera behartuta dagoela kontutan hartuta, autoaren jabeari jakinerazten zaio 95,80 euroko isuna jaso duela. Derrigortutako isunaren neurri berezia BOPV 31/06/2012ean onartua eta argitaratua, beharrezko obra honekin jarraitzeko exekutiboaren likidezia faltak arrazoitzat du. 95,80 euroko kopuruak azpiegitura honentzat biztanle  bakoitzak ordainduko duenaren %2a besterik ez da“.

Gezurrezko isuna bai baina bertan azaldutako datuak gezurrezkoak ote ziren? Ezustekoa galanta hartu nuen isuna zela pentsatzerakoan baina are handiagoa, bakoitzak zenbat ordaindu behar dugun irakurtzerakoan. Bertan azaltzen zenez, ia 5.000 euro biztanle bakoitzak. Nola da posible? Etxe bat erosterakoan bankuarekin hipoteka ederra ordaindu behar da eta tren honekin, zer? Ene, ama. Guri ordaintzea beti tokatzen zaigu.

Ez da Abiadura Handiko Trenaren aurkako plataformak mota honetako ekintzak egiten dituen lehen aldia. Orain dela hilabete batzuk, eskualdeko erreketako ura berde kolorez ikusi genuen. Kolore hori emateko, Floureszeina sodikoa erabili zuten eta gai hori kutsakorra ez zela azaldu ere.

Mañaria erreka tindatu zuten eta Durangaldeko beste herrietako errekak berdez margoztuta. Ekimen hauen alde egon edo ez, kontua da ekimen harrigarriak aurrera eramaten dituztela eta komunikabideek baino eragin zuzenagoa lortzen dutela. Esaterako, Durangon autoa aparkatzeagatik jasotako isuna. 95,80 euro ordaindu beharra. Hau bai, isuna!!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangar bat

    Ez kexatu hainbeste,eta galdetu zure lagunei, ze badakizu nortzuk diren “udaltzain berriak” eta fluoreszaleek be bai !!!!
    Ze danok gara aspaldikoak….batzuk Izurtzakoak eta beste batzuk Durangokoak !!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados