Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Dago ala ez dago

Joan den astean Euskal Kontsumitzaileen elkarteko kideren batekin egindako elkarrizketa entzun nuen. Krisi ekonomikoaren ondorioz, aurtengo gabonetan murrizketak izango dira. 500-1000 euro bataz beste, gastatuko dira Euskal Autonomi Erkidegoan, seirehun kontsumitzaileei egindako inkestetako emaitzen arabera. Ez zuen datu zehatzik eman baina azkenengo urteetako gastuarekin gonbaratuz, murrizketa inportantea zen. Egia esan, krisi ekonomikoaren aurrean gaude eta gastua murriztu beharra dago. Horraino guztia normal. Ezta?

Etxean nengoela, telebista piztu eta kate bateko albisteetako esatariak esan zuen, “itxitako enpresa kopuruak eta langabezia tasak astetik astera gora doaz. 2011. urtea ez da 2010. urtea baino hobeagoa izango “. Ene, hau beldurra!

Kezkatzen hasia nintzen. Jaitsiera inportantea, batik bat, aintzat hartzen badugu gabonetan zenbat gustatzen zaizkigun gastuak egitea, opariak erostea, eskiatzera joatea, Pirineoetan etxea alokatzea, etxetik kanpo jatea, etxea apaintzeko argiak, izarrak, arbola bera eta Jesusen jaiotzaren pieza guztiak erostea, orohar handikeriak egitea.

Baina egoera latz eta triste horren aurrean beste errealitate bat ere ikusten da. Dendetara sartzen zara eta jendez lepo egoten da. Gabon sasoian, enpresako bazkaria egiteko, jatetxeetara hurbiltzen zara eta “ez dago tokirik, dena hartuta daukagu” esaten dizute. Zelako panorama! 

Orain dela gutxi joan zaigun zubi luze horretan zenbaitek bidaiatu dute? Batzuek hegazkinez eta beste batzuek, berriz, trenez, autoz  zein autobuses joatea erabaki dutenek.

Hemen Durangon azoka izan da eta antolatzaileek emandako emaitzak ez dira hain txarrak izan . Salmenten kopurua iazkoenetara heldu dela adierazi dute. Telebistako kateetan behin eta berriz kontroladoreek egin duten lanuztearen ondorioak irudietan ikusi dira. Aireportuetan, jende ilara handiak .Batzuk, Kanariar uharteetara eta beste batzuk beste leku batzuetara joateko asmoa izango zuten, krisi garaian. Gure inguruko hotelek betetako txartela jarri dutela konturatzen zara. Eta gero, krisia dagoela, gogoratzen digute eta egongo da baina non?

Errealitate desberdinen aurrean gaude edo krisi egoera  bera erabiltzea gustokoa dugu. Ez dakit baina zerbait gertatzen ari da. Orain gabonak datoz eta kontsumitzeko egunak direnez, kontsumituko dugu eta opor garaia heltzen denean, biadaiatuko dugu. Ala ez?

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados