Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Debekuak

Minigona erabiltzearen debekuak polemika bizia sortu du Italian eta horren berri eman dute komunikabide guztiek. Egunkarietan, telebistetan eta irratietan informazio honetaz luze hitz egin dute. 66.000 biztalde dituen Italiako Castellammare di Stabian herrian debekua indarrean dago eta erabiltzeagatik jartzen dituzten isunak 25 eurokoak zein 500 eurokoak izan daitezke, beti ere, infrakzioa arina edo larria denaren arabera. Baina erabakiaren arrazoiak? Ez ditut inon irakurri baina bai ordea, herriko abadeak  debekuaren aldeko jarrera duela. Elizaren doktrina beti agerian.

Minigonaren inguruan beti piztu izan da polemika. “Emakume gazte horrek ez dauka inolako lotsarik eta sasoia daukanak ez du sentitzen hotzik”, bezalako esaldiak entzun izan dira baina oraindik ere, minigona madarikatuaren inguruan berriro ere polemika bizia piztea tontokeria galanta! Beste garai bateko kontuak ziren, ez? Gustokoa dutenek jantzi dezatela eta kitto! 

Italian beste hainbat debeku daude indarrean baina badirudi, polemika bizia sortu duena minigonarena izan da. Castellammare di Stabian herriko emakumeak haserretu egin dira eta protesta ekintzak antolatzea erabaki dute. Arrazoia dute, zergatik eta nork jarri debekua? Horrelako jarrerak ez dituzte ulertzen eta emakumeen aldeko taldeek esaten dute,  bakoitzak eraman dezakeela nahi duen arropa, minigona barne eta kitto! Baina ez da debeku bakarra, Italian beste debeku tontoak indarrean ezartzea erabaki dute agintariek.

Esaterako, Veneziako  Eraclea izeneko hondartzan ezin dira gazteluak egin. Bai, ondo entzun duzue, arearekin ezin dira gazteluak egin. Ume guztiek edo gehienek gure inguruko zein kanpoko hondartzeetan egiten dituzten gaztekuak egitea debekatuta dago. Aipaturiko hondartzan, debekatuta dago baita ere, eskuoihala  uztea toki publiko bat erreserbatzeko. Hori eginez gero eta harrapatuz gero, 1000 euroko isuna jarri ahal dizute. Nork ez du horrelakorik egin? Hondartzak toki publikoak dira eta arearekin jolasteko eta eskuoihala jartzeko eskubidea dugu, ala ez? Lau izarretako hotel pribatuetan igerilekura joaterako orduan eramaten bada erreserbatzeko, zergatik ez hondartza publiko batean?

Novara herriko parke publikoetan, ezin dira bi pertsona baino gehiago egon gaueko hamahika terdiretatik aurrera  eta Vogheran gaueko hamahiketatik aurrera ezin da esarleku publiko batean ezarrita egon. Harritzekoa, ezta? Ah!, ahaztu zait, Gallarate herrian, Milanetik oso gertu dagoen herri horretan gazte bati 500 euroko isuna jarri zioten, garagardo botila bat bere eskuan eramateagatik. Aurrerantzean, mutiko honek esnearen tetrabick batean sartuta eraman beharko du.

Aipatutako debeku guztiak indarrean dagoen  udal ordenantzan bilduta daude. Ez dute gure herriko agintariek mota horretako udal ordenantzak indarrean ezartzeko borondaterik izango, ezta? Hauek bai tontokeriak!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados