Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Euskerie, euskeria, euskerea???

Lagunekin batera igaro dut asteburua Nafarroako iparraldean, Elizondon. Mendi magalean dagoen herri txikia da, baserri-girokoa eta euskalduna. Ostiralean feria eguna zela eta aprobetxatu genuen bertara joateko eta txikiteoan, lagunartean, gau pare bat pasatzeko. Lagun bat baino gehiago hurbildu zitzaidan inbidiaz, ???txo, hau bai herri-euskalduna, euskera kalean, euskera tabernan, euskera edozein lekutan entzuten da???, komentatzen genuen.

Koadrilako bat euskal-filologia ikaslea da. Inguruan ikusi eta entzuten genuenaren harira hark ere esan zidan, arduratuta: ???Durangon badogu arazo bat, euskeraren ezagutza maila altua da herritarren artean, baina erabilera, aldiz, oso txikia; kasu horretan zer egin geinken eztabaidatzen gabiltza unibertsitatean???. Nire iritzia ere eskatu zidan, eta laburbilduz zera esan nion, bi oinarri zituela euskeraren aldeko borrokak: herritarren kontzientziazioa eta erreminta/tresna erabilgarriagoa bilakatzea. Kontzientziazioa norbanakoak egiten duen bidea bada, erreminta erabilgarriaren kontzeptua beste arlo batean kokatuko nuke.

Euskaldun berriari edo berrituari (umetan euskera ikasi eta erabili ondoren euskeraz egiteko ohitura galdu duen horri) euskera erabili ahal izateko tresna egokia eman behar zaio, kontuan izanda, gaztelerara jotzeko euskaldun berriak edo berrituak duen erraztasuna eta gazteleraz eroso sentitzeko erraztasuna itzela dela. Eta horretarako euskerak estandarizazio prozesu jakina bizi beharko duela uste dut, gaur egun indarrean dagoen estandarizaziotik (euskera batutik) harago joanez. Aurpegian sumatzen nion nire lagunari ideia horrek ez ziola grazia handirik egiten, esaterako, durangaldeko euskera estandarizatzeko ahalegina egin behar dela: Durangoko alde zaharreko euskera eta Ixorretako baserri batean egiten den euskeraren arteko erdibideko proposamen aberastua eta estandarizatua emango nioke Durangoko euskaltegian euskera ikasten ari den ikasleari.

Zenbat aldiz entzun izan diot euskara ikasle bati buruan sekulako zalaparta zeukala, euskaltegian ikasten zuenak ez zeukalako kalean entzuten zenarekin zerikusirik! ???Eta nik kalean erabiltzeko gura dut euskera!???, esaten zidaten. Baina zer erakutsiko diote euskaltegian ikasle horri, Durangoko alde zaharreko euskerie, Elorrixoko euskeria ala Igorreko euskerea?

Hori ba, filologoei eta euskeraren alde lan egiten dutenei lanean jarraitzeko eskatzen diet eta lan hori eskertu egiten diet, euskerak duen edertasuna eta potentzialtasuna ikaragarria delako eta potentzialtasun hori lantzen dihardutelako. Baina uste dut kontzientziaziotik harago, ahoan darabilgun tresna hori landu behar dugula eta sofistikatu behar dugula, alegia, erraztasun gehiago eman behar diogula euskaldun berriari eta euskaldun berrituari. Horrek ez du esan nahi gure hizkuntza zikinduko dugunik, euskaldun zahar bakoitzaren berezitasunak ez liratekeelako inondik inora baztertuko. Bakoitzaren berezitasun horietatik hasita, euskaldun zaharren berezitasunetatik hasita, eman diezaiogun euskara ikasleari komunikazio tresna are eta erabilgarriagoa.

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados