Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Lapurrak

Bartzelonara joan aurretik abisatu zidaten, Las Ramblas auzoan lapurtuko zidatela, turistekiko iruzurrak eguneroko ogia direla eta abar. Tontokeriak.

Badaezpada ere, kreditu txartelak, urrezko erlojua eta belarritakoak eta horrelako baliozko gauzak etxean utzi nituen eta merkatuan erositako poltsa merkea eramatea erabaki nuen. Maleta prestatzerakoan, zer sartuko dut? Nortasun agiria eta diruarekin nahikoa izango da. Horretaz aparte, praka laburrak eta zapatila  zaharrak, hamar urte baino gehiago dituen soinekoa, kuleroak, eta gauerako jaka labur bat besterik ez eramatea erabaki nuen. Lapurtzen badidate balio gutxiko gauzak izan daitezen. Arropa gutxi eta dirua ere justua.

Bartzelonara iristerakoan, Turist bus bat alokatzeko lehiatilara joan nintzen eta bertan esan zidaten, kontuz ibili turista asko dago eta lapurrak ere asko dabiltza. “Ikusten?” arrazoia zuten lapurtzen dutela esan zigutenek.

Aireportutik irten eta autobusa hartu ondoren, alokatutako hostalera joan eta han, dena bere lekuan jartzen hasi eta, 100 euroren falta sumatu nuen. Ez da posible, Las Ramblas auzora joan aurretik. Afaltzera sutan joan nintzen, Bartzelonako aireportuan lapurtu egin zidatela konbentzituta. “100 euroko bilete lapurtu badit, gainontzekoa erraz desagertuko zait laster”, paranoia batean sartuta, ni neu.

Hurrengo egunean turist bus-a hartu eta goiko solairutik den dena ikusteko aukera izan genuen. Hiria ederra benetan, baina hainbeste lapur ez balitz egongo. Autobusetik jeitsi eta Gotiko kaleetatik zehar ibiltzen genbiltzanean,  nire gustoko dendak, Desigual, Kuxumusu eta horrelakoak ikustera sartu ginen. Badakizue, bidai kulturala bai baina opariak erostea ere bai. Zelako soineko polita pentsatu nuen baina… ene, 100 euroak lapurtu dizkidate eta Visa txartela etxean utzi dudanez, ez dut dirurik soineko polit hori erosteko. Ze pena!

Ramblas auzora joan ginen eta poltsak aurrekaldean. Han hemenka lasai ibili ginen eta nire paranoia desagertzen joan zitzaidan. Gauean afaltzen nengoela etxera deitu eta etxekoekin berba egitea lortu nuen.  Nire ama, harrituta zegoen, zer? Kontuz ibiltzeko esan nizun eta hemen, Bilboko Gran Vía kalean, dena lapurtu didate. Poltsoa tira eginez, nituen guztia desagertu zaizkit, gidatzeko baimena, Visa, beste kreditu txartela, Osakidetzakoa eta beherapenetan erosteko 300 euro. Ez nuen horrelakorik pentsatuko non eta Bilbon.

Etxera itzultzerakoan, Visa txartelarekin batera, ustez lapurtutako 100 euroak bertan zeuden. Penagarria benetan, Bartzelonako bidaia. Beste aukera bat izan beharko dugu, berriro ere Bartzelonara itzultzeko baina oraingo honetan, disfrutatzera joango gara. Gustokoa dudan hirira berriro itzultzeko aitzakia, besterik ez da.

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados