Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Iribarrea

Egunotan denbora txarraren ondorioz, pizka bat makal nabil eta ez naiz erabat osasuntsu sentitzen. Tenperatura aldaketak dakarren ondorioa izango da. Egun gutxitan, 32 gradutik 6gradura iritsi gara eta. Soinekoak eta udako sandaliak jartzetik neguko euritakoa eta botak ipintzera pasatu gara. Badakizue, eguraldi txarrak eraginda, katarroa, sudurrak sarratuta, belarrietako mina eta datozen egunetarako eguraldiaren iragarpena ikusita, tristura ere ematen du.  Egoera honetan, “Ba, zoaz medikuarengana”, esaten didate. Zertarako daude ba medikuak, anbulategia, erizainak, farmaziak? Egia da baina medikuarengana joaten banaiz, denetarik aurkituko didate eta ez dut nahi. Hau beldurra.

Bitartean, Internetan nabilela hara zer topatu didan: ”Pozik bizi zaren testa” eta gainera doanik. “Galderoi erantzun eta berehala jakingo duzu pozik bizi zaren ala ez”, eta azpian, pozik bizitzeko gizakiok behar ditugun tresnak eta aholkuak azaltzen dira. Txorakeriak baina ze demontre? Egingo dut eta kitto!

12 galdera labur azaltzen dira test honetan: kirolarik egiten dudan, erretzailea naizen, kritikak jasotzen ditudanean ia ondo edo txarto hartzen ditudan, lo ondo egiten dudan, pisua soberan dudan eta bankuko ilaran norbaitek txanda pasa egiten badit, haserretzen naizen eta ia etxekoren batek depresioak dituen.

Erantzundakoan, 12 puntutik 8 lortu ditudala esaten du inkestak. Horrela dio, “beste guztien moduen egun onak eta txarrak dituzu baina bizitza honetan pozik bitzeko aholku bat emango dizut”, irribarrea ez kendu. Barre egin denetaz eta batez ere, zutaz dio Interneten aurkitutako testak. Ondo da. Ez dut irribarrea kenduko aurpegitik. Frogatuko dut.

Hurrengo egunean, lanera joateko autoa hartu eta geldi! Errepidearen eskumako zein ezkerreko bidera begiratu eta autoak eta kamioiak gelditu barik. Uff! Zelako trafikoa dagoen. Astiro astiro joan behar eta Durangoren mugan dagoen saihesbidera iristerakoan, tona handiko kamioiak aparkaturik bazter guztietan eta dena hautsa eta hautsa. Orain dela gutxi garbitutako autoa berriro zikindu da. Ai ene, Abiadura Handiko Trena egiten ari direnez, dena hautsa, kamioiak, eta buztina bazter guztietan. Bertatik pasatzea pena ematen du.

Irribarrea joan zait Durangora iritsi aurretik. Pozik bizitzearen Testa ez dut gainditu. Agian, hurrengo batean.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados