Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Euskara jorratzen duten bidelari eta bidelagunak

Euskara jorratzen duten bidelari eta bidelagunak

Udazkenarekin bat eginda, aurten ere Berbalagun egitasmoari ekingo diote Durangaldeko zenbait herritan eta, batez beste, berrehun lagunetik gora bilduko dira sortu diren talde desberdinetan. Kafe edo trago baten inguruan, kakorratz-lana edo puntua eginez, paseatzen edo bestelako ekintzetan, gune eta egoera guztiak dira aproposak bidelariak euskaltegian ikasitako euskara praktika dezan. Ekimen honen bitartez irtenbide bat ematen zaio “sarritan etxean praktikatzeko aukerarik ez edo aukera txikia duenari”, Fernan Ruiz, Durangoko Udaleko Euskara Zerbitzuko arduraduna eta Berbaroko kidea.

Azarotik ekaina arte euskara praktikatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko aukera eskaintzen duen Berbalagun programa, Abadiñon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Iurretan eta Zaldibarren gauzatuko da. Ekimenaren eragileak Aek, Durangoko udal euskaltegia, Hizkuntza eskola, Barriketan, Berbaro eta Eixu euskara-elkarteak, Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoa eta Udalak dira.

Programak hamalau urte beteko ditu aurten, naiz eta Elorrion hasitako ekimenaren lehen izena Berbabarri izan. Hala ere, ezarritako helburuak bere horretan mantentzen dira eta mintzapraktika ahalbidetzeaz gain beste hainbat onura dakartza; alde batetik, euskara-maila hobetu eta ikas-prozesua bizkortu, eta bestalde, hizkuntzarekiko atxikimendua eta motibazioa areagotu egiten dira.

Egitasmoan parte hartzen dutenentzat beste ondorio bat ere dakar; hain zuzen, partaideen artean “ez dituzten euskarazko harreman-sareak” sortzeaz gain “beraien egoera eta ohiturak aldatu egiten dira”, Maite Euba Durangoko Udal Euskaltegiko Zuzendariaren esanetan. Iritzi berekoa da Fernan Ruiz, bere ustetan “euskaltegian ikasitakoaren ondoren jauzi bat dagoelako, ez dutelako non eta norekin praktikatu”.

Berbalagunen sortzen diren harremanak, luzapena dute ekimenetik kanpora ere, taldeko kideekin topo egiterakoan “euskaraz egiteko ohiturari eusten diotelako” Aek-ko kidea izateaz gain Berbalaguneko dinamizatzailea den Ziortza Aldekoa-Otaloraren esanetan.

Gutxienez astean behin elkartzen diren taldeetan bi motatako pertsonak batzen dira: ikasitako euskara praktikatu nahi duten ‘bidelariak’ eta euskaldun osoak baina irakasleen paperetik desberdindu behar diren ‘bidelagunak’. Aldekoa-Otaloraren ustetan “sarritan bidelagunak dira seriotasun gehiagoz aritzen direnak” eta inoiz, nahiko ezagunak diren José Luis Lizundia euskaltzaina edo Felix Arkarazo aktorea aritu dira bidelagun moduan.

Konfiantza hartzen

Berbalagunen hitzorduetan ez dago aldez aurretik erabakitako mintzagairik. Gaiak berez eta naturaltasunez sortzen dira, “ikusi besterik ez dago zenbat gauza gertatzen den astean zehar eta zein arin doan informazioa gaur egun” Ruizen esanetan. Taldeak eratu ondoren nahiko artifizialak izaten dira lehen egunak, baina partaideek elkarrekin konfiantza hartzen doazen heinean gaiak errazago sorten dira eta herrietako txutxu-mutxuak ere ez dira alde batera uzten.

Ohiko hitzorduez gain ezohiko ekitaldiak egiten dituzte noizbehinka, tarteko sagardotegietara irteerak, ardo dastaketak, bisita gidatuak Durangaldean zehar, afariak, xaboigintza, sukaldaritza saioak edo Kriskitin taldeko kideekin egindako surrandien maskarak.

Bidelarien profila 35 eta 50 urte bitarteko emakumearena da, “proportzio eta izaera hori talde gehienetan errepikatzen dela, bai Durangaldean bai Euskal Herri osoan” Aldekoa-Otaloraren esanetan. Hala ere, inoiz erretiratu talderen bat ere sortu zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados