Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sariak eman dira

Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sariak eman dira

Durangoko Udalak Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sariak banandu ditu. Ipuinak, olerkiak eta bertsoak izan dira sailak, eta guztira 13 sari eman dira atal ezberdinetan.

Ipuin atalean, LH-ko 5. eta 6. mailako irabazlea, Kurutziaga Ikastolako Laida Aizpurua izan da, ‘Matraka eguzki-Sisteman’ lanari esker. DBH-ko 1. eta 2. mailako irabazlea, berriz, Kurutziagako Nerea Unzueta izan da ‘Ilargi betea’ ipuinagatik. 

Magali Camarerok aurkeztutako ‘Agurtu nazazu’ lana, DBH-ko 3. eta 4. mailako atalean nagusitu den bitartean, Izaro Solozabalek, Frai Juan de Zumarraga Institututik, ‘Noizbait, alde egin’ aurkeztu duen ipuinarekin, 17 eta 18 urte bitartekoentzako saria eskuratu du. 18 urtetik gorakoentzat, ordea, Iñaki Goitia izan da irabazlea ‘Farewel my lovely’ lanari esker.

Olerkien atalean, berriz, Mikel Balerdi Kurutziaga Ikastolako ikasleak eskuratu du saria ‘Ilargia’ lanagatik. Irati Ruiz de Azuak, Ikastolako ikasleak, ‘Burbuilatxoa’ olerkia aurkeztu eta saria irabazi du.  Leire Dudagoitiak, San Antonio-Santa Rita ikastetxetik, berriz, bere ataleko saria jaso du ‘Zinta larrosa’ lanari esker.

 

Bertso-paperak

Durangoko Institutuko Aitor Bizkarra izan da irabazlea ‘Matxinadak’ olerkiarekin. Bestalde, 18 urtetik gorakoentzako saria hutsik gelditu da.

Azkenik, bertso-paperak atalean, Maddi Barruetabeña San Antonio-Santa Rita ikastetxeko ikaslearentzat izan da saria, ‘Urtaroak’ lanari esker. Peio Azkaratek Kurutziaga Ikastolatik ‘Cabacas’ lanagatik saria eskuratu du. 17 eta 18 urte bitartekoentzako saria, berriz, Aitor Bizkarrarentzet izan da  ‘Lagun Ezkutua’ aurkeztuz, eta azkenik Aitor Albisturrek irabazi du 18 urte gorakoentzat ‘Kostaledetik’ lanari esker.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados