Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Aurpegi ezagunen topagunea

Durangoko Azokatik galtzea eta aurpegi ezagunekin topo egitea batera datoz. Euskal kulturaren plazatik pertsonaia ospetsuak aurkitzea ohitura bilakatu da. Jose Angel Iribarek, Dolores Redondok, edo Xabier Amurizak durangon.com-eri tartetxo bat egin diote.

Jose Angel Iribar buru-belarri ibili zen atzo goizean Durangoko Azokan, Joseba Mororen ‘San Mames historia eta memoria’ liburua sinatzen. Urtero hurreratzen dela dio Athleticeko jokalari ohiak.

Amaia Salazar detektibe eta Baztango trilogiariarekin ospetsua egin den Dolores Redondo idazlea, Durangora hurreratu da bigarren liburua, ‘Hezurren ondarea,’ aurkeztera. Donostiarrak arrakasta handia lortu du ‘Zaindari ikusezina’ nobelarekin, eta pelikula bat ere egingo dute honen inguruan.

Bernardo Atxaga Azokako jarraitzaile zintzoa da dudarik gabe. Bertara ekarri du ‘Nevadako egunak’ azken Durangaldeko ordezkariek ere ezinbesteko hitzordua dute Azokan euren lanak plazaratzeko.  Honen adibide, Xabier Amuriza da. Bertsolari eta idazleak ‘4×4 Operazioa” azken elaberria aurkeztu du Durangoko Azokan. Joan ziren zazpi eleberriko zikloko laugarrena da, eta historia kolektibo bat du ardatz: Gogor apaiz mugimenduarena. Derioko Seminarioan hilabeteko itxialdia egin zuten mugimendu horretako apaizek, Poliziak inguratuta.

Mikel Urdangarin abeslari zornotzarrak oso lanpetuta ibili da  ‘Jainko txiki eta jostalari hura’ aurkezten. Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde artistekin bildu da berriro ere ikuskizunari forma emateko.


Hirugarren eguna, gaur

Hirrugarren egunari eutsiko dio gaur Azokak. Aretoa Nagusian hainbat aurkezpen egingo dira. Adibidez, Jon Ander Ramos eta Roland Isoird, Berrizko alkateak, ‘Berrizko baserriak’ liburua aurkeztuko dute, 14.30ean.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurrena dela eta, ekitaldia eta bertso saio laburra eskainiko dute Asier Ibaibarriagak, Oihana Bartrak, Igor Elortzak eta Xabier Amurizak, 18.00etan.

Plateruenean, berriz, Urtz eta Kauta taldeek kontzertua eskainiko dute, 23.00etan. Urtz taldeak hamar urteko etenaren ostean, Durangoko Azokan eskainiko du itzulerako lehen kontzertua, ‘Astiro’ izeneko disko berriarekin. Ahotsenean, ordea, Eñaut Elorrietaren txanda izango da, 19.30ean. ‘Deserriko kantak’ aurkeztuko du zuzenean.

Lara Izagirre zornotzarrak ‘Sormenaren bide ezkutuak’ film laburra eskainiko du Irudienean, 14.00etan. Berarekin batera, Amaia Badiola eta Maialen Kaltzagorta eta Eider Etxebeste izango dira ‘Laburbira’ zikloan. Mireia Gabilondok, berriz, ‘Amaren eskuak’ filma aurkeztuko du bertan, arratsaldeko 18.00etan.

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados