Maristak Durango
Jesuitak Durango
San Agustin kultur gunea Durango
Iurretako Udala

Nekazaritzaren sorrera Euskal Herrian hitzaldia Museoan

Arkeologia eta Historia izeneko hitzaldi zikloaren bigarren hitzaldia izango da Durangoko Museoan. Aurten, hitzaldi-zikloak “Nekazariek eta abeltzainek osatutako lehen gizarteak. Neolitizazio-prozesua” gaia aztertuko du.

Hitzaldia, euskaraz, EHUko irakasle den Lydia Zapata Peña andreak emango du, honako hau izenburuarekin: “Nekazaritzaren sorrera Euskal Herrian”.

Laburpena: Euskal Herriko nekazaritzaren hastapenak laburbilduko dira hitzaldi honetan mendebaldeko Europako testuinguruan. Orain dela gutxi arte gai honi buruzko datuak oso mugatuak izan dira. Azken bi hamarkadetan ikerketa arkeologikoari esker informazio berria daukagu. Honen arabera Euskal Herriko kostaldean zereal nekazaritza K.a. 5. milurtekotik gutxienez existitu zen. Neolito Aroan garagarra eta gari mota desberdinak dira aurkitutako zerealak. Brontze Aroan artatxikiak ere ereiten ziren eta Burdin Aroan espelta garia. Beraz, konplexua eta anitza den nekazaritza garatu da Euskal Herrian historiaurretik. Laborantza hauen kronologia eta erabilpenak laburtuko ditugu, gizartearengan eta landare paisaiarengan izan zuten eragina kontuan izanik.

 

ORDUA: osteguna, maiatzak 17, 19.00etan.

LEKUA: Durangoko Museoa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados