Berrizko Udala
Haizetara Amorebieta
Dendak Bai
Bvrns Academy Durango

Durangoko euskarazko sorkuntza onenak saritu ditu Julene Azpeitia lehiaketaren 43. edizioak

Julene Azpeitia literatur lehiaketaren 43. edizioak baditu irabazleak. Joan den ekainaren 14an, Durangoko Arte eta Historia Museoan, euskarazko idazketa sustatzea eta ipuin, olerki eta bertso modalitateetako sormen literarioa aitortzea helburu duen lehiaketa honen sari banaketa egin zen.

Aurtengo deialdian 261 lan jaso ziren. Aurkeztutako lanen artean 218 ipuin, 14 olerki eta 29 bertso izan ziren, eta guztiek originalak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar zuten.

Ipuinen kategorian, Aiur Zenikaonandia Alberdi (LH 5-6), Amets Sanchez Onandia (DBH 1-2), Oihane Cabezas Guenaga (DBH 3-4) eta Maddi Loizate Izpurieta (18+) izan ziren sarituak.

Olergiei dagokionez, Paule Bilbao Berriozabalek (LH 5-6), Eider Elkoroberezibar Irigoienek (DBH 1-2), Elaia Berrojalbiz Lópezek (DBH 3-4) eta Irati Gallastegi Molerok (Batxilergoa) jaso zituzten sariak. Gainera, epaimahaiak akzesita sariak eman zizkien Araitz Ormaza Lemari eta Lur Abarrategiri LH 5-6 kategorian, Jare Larrea Amezuari DBH 1-2 kategorian eta Izei Gallastegi Molerori DBH 3-4 mailan.

Bertsoen atalean, Euri Maiztegi Agirre (LH 5-6) eta Urko Egaña Calderon (18+) izan ziren irabazleak. Halaber, Iñigo Legorburuk akzesita jaso zuen 18 urtetik gorakoen kategorian.

Durangoko Udalak Julene Azpeitia lehiaketaren 43. edizio honetan irabazle eta aintzatetsi guztiak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie beren lanekin euskarazko idazketa eta sormena balioesteko ekimenean parte hartu dutenei. Era berean, Udala dagoeneko lehiaketaren 44. edizioa prestatzen ari da eta durangarrak literatur sorkuntza berriekin parte hartzera gonbidatu ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados